Mutualitateei osasun-laguntza transferitzeko proiektua salatu du OPA-k

Noaua Aldizkaria 2024ko eka. 3a, 08:29

Mutualitateei soldatapekoen eta autonomoen osasun-laguntza transferitzeko proiektua salatu dute osasungintza publikoaren aldeko herritarren plataformek.

Osasungintza publikoaren aldeko herri plataformak biltzen ditu OPA-k. Koordinakunde honek ohar bidez bat egin du "hainbat gizarte-erakundek osasun-eskumenak lan-mutualitateetara eramateko proiektuaren aurka jarritako salaketekin, Osasungintza Publikoaren kalterako izango bailitzateke".

OPA-k ohartarazi duenez, "helburu hori izango lukeen Eusko Jaurlaritzaren eta lan-mutualitateen arteko balizko akordio batek, soldatapeko eta langile autonomoen osasun-arreta mutualitateen esku uztea ekarriko luke, beraiek Osasun-sistema Publikotik kanpo utziz".

Ondorioz, "funts publikoekin ordainduko litzaieke mutualitateei osasun-laguntza horren kostua, eta horrek baliabide ekonomiko gutxiago utziko lituzke, Sistema Publikoak haurrak, jubilatuak eta langabeak artatu ahal izateko".

"Mehatxu larri" gisa definitu dute egoera honen aurrean, ekimenak iragarri ditu "hainbat herritan gure Osasun Publikoa merkantilizatu eta desegiteko saiaketa onartezin horren berri emateko".