2023-24 ikasturtearen amaiera

Ikasturtea agurtzeko hitzordu eskaintza zabala asteotan

Noaua Aldizkaria 2024ko eka. 4a, 11:16

Ekainean sartuta ikasturtea agurtzeko unea heldu da. Udako oporraldian murgildu aurretik, hainbat ekimen deitu dituzte eragileek.

Txikitako jolasak eta euskaraokea Santuenean
Jolasak eta musika tartekatuko ditu Santuenea Kultur Elkarteak iganderako, ekainaren 9rako, iragarri duen arratsalde pasan. 16:30etan hasita, “gure txikitako jolasetan parte hartzeko aukera paregabea izango dugu familia giroan: txingoa, txapak, xiba, goma, sokasaltoa…”. Jolastu ostean, abesteko aukera. “Gorka Mendirekin karaoke saioa egingo dugu euskal abesti gustagarrienekin”.


Ikastola Eguna
Udarregi ikastolak bere ikasturte amaierako jaialdia ospatuko du asteburuan:
Ekainak 7, ostirala
17:00
Txokolate jana.
18:00 Dj Mendi Askatasuna plazan.

Ekainak 8, larunbata
Udarregi Ikastolaren Eguna
Goizean zehar, LH eta DBHkoen jolasak.
14:00 Ikastolako bazkaria frontoian.
17:00
DBHko ikasleen emanaldia.

Ekainak 14-16
“Usurbil Eskola Agenda 2030” erakusketa Sutegin.

Ekainak 14, ostirala
9:30
“Agenda 30” Ikasleen aurkezpena osoko bilkura gelan.

Antolatzaileak: Udarregi ikastola eta Hitz Aho guraso elkartea.


Orbeldi
Hasieratik egiten duten moduan, dantza batean agurtuko du ikasturte hau Orbeldik ostiral honetan. “Gerturatu zaitez dantzara Orbeldiko helduen taldeekin batera. Kalejiran, plaza dantzak egingo ditugu elkarrekin dantzatzeko eta, amaieran, ikasturtean zehar ikasitako dantzez gozatu ahal izango dugu Artzabalgo plazan”, iragarri dute.

Ekainak 7, ostirala
19:00
Kiroldegitik irteera. Kalejiran zehar, plaza dantzak.

19:30 Ikasturtean zehar ikasitako dantzen erakustaldia Artzabalgo plazan.
Antolatzailea: Orbeldi Dantza taldea


Zumarte
Igandeko kalejiraren ondotik, kontzertu gehiago iragarri ditu musika eskolak, bi asteburu barru:
Ekainak 14, ostirala
18:00 Musika eskolako aurreko plazatxoan, Zumarte Musika eskolako ikasleen kontzertuak.

Ekainak 15, larunbata
17:00 Trikitixa, pandero, haize, perkusioko ikasleen kalejira frontoitik hasita.
18:00 Frontoian, Zumarteko musika txokoa, mintzaira, Abesbatza eta Talde instrumental desberdinen kontzertua.
Antolatzailea: Zumarte Musika Eskola.


Kantu Taldea
Udako etenaldiaren aurretik, kantu-jira eta afaria iragarri dute astebete barru:

Ekainak 14, ostirala 
19:00 Kantu-jira-poteoa Mikel Laboa plazan hasita.
20:30 Kantu-afaria Patrienean. Norbaitek izena eman nahi balu, deitu 650 42 26 07 telefono zenbakira, ekainaren 7a baino lehen. Menua: urdaiazpiko-kroketak; entsalada, gazta urdina eta intxaurrekin; bakailaoa bere saltsan patatekin; entrekota piper gorri eta patata frijituekin; gazta pastela; urteko ardoa ½, Sagardoa ½, kafea, infusioa.
Prezioa: 25€.
Oharra: kantu-liburuxka eramatea gomendatzen da. Ez duenak NOAUA! K.E.-n eskura dezake.
Antolatzailea: Usurbilgo Euskal Kantu Taldea.


Aginagako eskola
Ikasturte amaierako emanaldia iragarri dute Aginagan. “Ikasleek prestatutako gala, komunitatean bazkaria eta sorpresaren bat egon daiteke bazkal ondoren!”.

Ekainak 21, ostirala
12:00
Gala.
13:30 Bazkaria jubilatuen eskutik.
Txartelak 20 eurotan eskuratu ahalko dira Arrate tabernan izena eman behar da ekainaren 6a baino lehen.
17:00 Musika.
Antolatzaileak: Antxomolantxa, Eliza Zaharra, Arrate jubilatuen elkartea, San Praixku guraso elkartea eta Aginaga Herri Eskola.