Apirila amaieran zehaztu zituen EAE-ko gobernuak, datorren urtean, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoak (beraz, baita Usurbilen ere) izango ditugu jaiegunak. Betiko moduan, erlijio ospakizunei nahiz Espainiako naziotasunari lotutako jaiegunak izango dira aipatu hamabi egunak.
2025. urterako festa egunen egutegia onartu zuen Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak duela hilabete eta erdi. Guztira hamabi festa egun izendatu zituen, beste bi falta ziren zehazteke; bat herrialde bakoitzeko Foru Aldundiak finkatu ohi du, bestean, tokian tokiko udalek. Azken hau, udalerri mailako 2025. urteko jaieguna zein izango den erabaki zuen Usurbilgo Udalak iragan maiatzaren 30ean eginiko osoko bilkuran. Aho batez, azken urteotako ohiturari jarraituz, datorren urteko udalerri mailako jaieguna uztailaren 2a (urtebete barru asteazkena) izendatzea erabaki zuten udal ordezkariek.
Bi aldaketa
Gainerakoan, Jaurlaritzak finkaturiko jaiegunei dagokienean, aldaketa pare bat iragarri dituzte; urriaren 12a ez da ageri segidan datorren zerrendan. Izan ere, 2025ean, igandez egokituko da. Bestalde, aurten bai, igandez, baina datorren urtean astelehenez egokituko den abenduaren 8a jaiegun izendatu du Eusko Jaurlaritzak.
Zerrenda honetatik kanpo beste bi jai egun izango ditugu 2025ean; bat, Gipuzkoako Foru Aldundiak erabakitakoa izango da; aldaketarik ez bada, uztailaren 31. Bestea, Usurbilgo Udalak erabaki berri duena.
2025. urteko jai egunak
Urtarrila: 1, 6.
Apirila: 17, 18, 21.
Maiatza: 1.
Uztaila: 25.
Abuztua: 15.
Azaroa: 1.
Abendua: 6, 8, 25.
Horrez gain:
-Foru Aldundiak finkatutako jaieguna: uztailak 31.
-Usurbilgo udalerri mailako jaieguna: uztailaren 2a.