Osoko bilkura

Artzabalgo jatetxearen kontratu luzapena

Noaua Aldizkaria 2024ko eka. 5a, 08:07

Beste urtebetez luzatuko diote esleipen kontratua egungo kudeatzaileari.

Beste urtebetez luzatuko dio Usurbilgo Udalak Gure Pakea jubilatu elkartearen Artzabalgo egoitzako jatetxearen kudeatzaileari egun duen kontratua. Hala erabaki zuen aho batez udalbatzak iragan maiatzaren 30ean egindako osoko bilkuran.

Laugarren luzapena izango da honako hau. Izan ere, 2016ko maiatzean eginiko ezohiko osoko bilkuran egungo kudeatzaileari esleitzea erabaki zen tabernaren kudeaketa. Urte hartako ekainaren 6an sinatu zuten esleipen kontratua bost urterako. Aldiz, urtez urte beste bost urterako luzatzeko aukera onartu zuten.

Hala egin dute urtez urte, 2021. urtetik. Laugarren aldiz luzatuko dute esleipen kontratu hau, bihartik, ekainaren 6tik datorren urteko, 2025. urteko ekainaren 5era arte.