2. Etumeta Literatura Lehiaketako sariak banatu dituzte

Noaua Aldizkaria 2024ko eka. 6a, 15:18

Ekimen honen bigarren edizioak izan duen harrera ikusita, pozarren agertu dira antolatzaileak Txiribogan eginiko sari banaketan.

 

Bada sormenerako zaletasuna herri honetan. Usurbil sortzailea den beste adierazleetako bat dugu, bigarrenez euskaltegikoek antolaturiko Etumeta Literatura Lehiaketa. Asteazken arratsaldean banatu dituzte sariak Txiribogan eginiko ekitaldian. Idazlan bat saritu eta beste bik aipamen bana jasotzeaz gain, beste hamalau parte hartzaile erakarri ditu ekimenak bigarren edizio honetan.

Esker oneko agertu dira antolatzaileak, Etumeta AEK euskaltegiko kideak. Eskertuak parte hartzaileei baita ekimen hau ahalbidetu dutenei ere; tartean ziren, epaile lanetan jardun duten Ixabel Agirresarobe kontalari, idazle eta sortzailea, baita iaz txapelketa honetan saritu zuten parte hartzaileetako bat, Olatz Allur herrikidea.

Ekitaldi honen iragarpenean Etumeta AEK euskaltegitik aditzera eman zuten moduan, "beste urte batez, oso parte hartze ederra izan dugu eta eskerrak eman nahi dizkizuegu parte hartu duzuen bai euskaltegiko ikasleei baita herritarrei ere". 

Diploma eta oroigarriak jaso dituzte parte hartzaileek baita ekitaldi honi lekua eman eta askaria prestatzen duen Txiribogako arduradun eta literatura lehiaketa honetako sukaldari ofizial Iker Alduntzin Beraetxek. Txapeldunak eta aipamena jaso duten sortze lanen egileek, horiekin batera Hurbilagoren saskia eskuratu dute.

2. Etumeta Literatura Lehiaketa
Txapelduna
"Aitaren kutxa", Iñaki Iturriza Domingo

Aipamenak
"San Jose lorea", Nerea Iraola Jauregiberri
"Txomin sagua", Edorta Larrañaga Badiola

Parte hartzaileak
"Amatxo triste dago", Yosu Galdos Barquin
"Bakardadea", Noelia Perez Alcala
"Gelako baloiak", Iñaki Agirresarobe Arzallus
"Giltzak", Uxue Fernandez Lasa
"Gure karnaba polita", Antonio Mangas Trigo
"Hau dek hau bizkotxoa!", Ainhoa Urizar Bel
"Iñigo harri jasotzailea", Erika Cedillo Rodriguez
"Kaxak", Mikel Rezola Garcia
"Mendian arriskua", Ekhine Balerdi Goitia
"Mirenen saiakerak", Inmakulada Matxinandiarena Arsuaga
"Natura arnastu nahi dugu", Xabier Aranburu Muguruza
"Roletan kulunka", Leire Iturrioz Azkonobieta
"Udaberri magikoa", Oihana Lizaso Matxain
"Unax eta Kiraren emozioak", Amaia Murugarren Merino