Kickboxing erakustaldia eta pilota, asteburuko kirol hitzorduen artean

Noaua Aldizkaria 2024ko eka. 7a, 09:08

Erakustaldi berezia antolatu du Kuraia taldeak Oiardo kiroldegian. Aurretik, Udaberri Pilota Txapelketako partida jokatuko da gaur. Azkenik, gogoan izan, 4. Uxue Trail mendiko lasterketa solidarioa izango dela ekainaren 16an. Proba honetarako izen-emateko epealdiak zabalik segitzen du.

Kickboxing erakustaldia
Astero bitan elkartzen dira, Oiardo kiroldegiko tatamian kickboxing-a praktikatzeko, astearte eta ostegunetan, 19:00-20:00 artean probatu nahi duenarentzat. Jarduera ezagutzeko aukera berri bat izango da larunbatean, ekainaren 8an, 17:00etan Oiardo kiroldegian bertan. Dinamika hau kudeatzen duen Kuraia taldeak “Kolpez kolpe. K1- sutan” erakustaldia antolatu du. Lau talde kideek parte hartuko dute saioan.



4. Uxue Trail
Datorren ekainaren 16rako prestatzen ari diren 4. Uxue Trail Mendi Lasterketa solidarioak berrikuntzarik badakar aurten. Izan ere, iragarri dutenez, parte hartzeko aukera eskaintzen duten bi lasterketetako baten ibilbidea berria izango da; Uxue Trail Motza hain zuzen. 

Gogoan izan, 4. Uxue Trail mendi lasterketa solidariorako izen-emateak zabalik segitzen duela:
Eguna: ekainak 16, igandea.
Ordua: 9:00.
Tokia: Usurbilgo frontoia.
Lasterketa motak:
-Uxue Trail Luzea (20 kilometro): 25 euro.
-Uxue Trail Motza (11,5 kilometro): 15 euro.
-Uxue Paseoa (5,5 kilometro): 12 euro.
-Dortsal solidarioa (donazioa).
Oharra: oparien zozketa lasterketa amaieran, parte hartzaileen artean.
Izen-ematea eta informazio gehiago hemen: rockthesport.com
Phelan-McDermid sindromeari buruzko informazio gehiago hemen: 22q13.org.es
Izen-emateko epea:
ekainaren 14ko gaueko 22:00ak arte (egunean bertan, izen-ematea 5 euro garestiago).


Usurbilgo 51. Pilota Txapelketa
Iragan asteburuan jokatu ziren finalaurdekoen ostean, bi asteburuko etenaldia izango da Usurbilgo 51. Pilota Txapelketan. Ekainaren 14ko asteburuan jokatuko dira finalaurrekoak; finalak, ohi bezala, herriko festetan, uztailaren 2an.

Honatx Pagazpetik helarazitako aurreko asteburuko azken neurketen emaitzak:

Maiatzak 24:
Seniorrak:
-Elizalde-Lazkoz 22 - 16 Olaetxea- Azpiroz
-Landa-Aranguren 22 - 16 Elola-Balerdi
 
Maiatzak 25:
Kadeteak: Pagazpe 1 9 - 22 Zazpi Iturri
Seniorrak: Astiz-Villanueba 19 - 22 Barbajero-Santeseteban
 
Maiatzak 26:
Kadeteak: Pagazpe 2 22 - 16 Oiarpe
Seniorrak: Txoperena- Urruzola 22 - 15 Igoa-Irazustabarrena

Lehenago, asteburu honetan:
Ekainak 7, ostirala
Gipuzkoako Udaberri Txapelketa, eskuz binaka
18:00 Usurbilgo frontoian: Pagazpe (Ekain Alejo-Markel Alejo)-Lapke 5