Europako parlamentua berritzeko bozketa egun betean gara. Arratsaldeko 14:00etan jakinarazi dituzte goiz parteari dagokion lehen parte hartze datuak. Orohar, murriztu egin da botoa ematera joan direnen kopurua. Usurbilen kasuan, 7,79 puntutan gutxitu da, 2019ko maiatzeko ordu bereko datuekin alderatuz gero.
4.962 usurbildarrek dute gaurkoan Europako hauteskundeetan bozkatzeko eskubidea. Haietatik 1.409 herritarrek parte hartu dute jada gaurko hitzorduan eguerdira arte. 1.703 izan ziren ordu tarte berean hauteslekuetara joandakoak duela bost urte, Europako hauteskundeok egin ziren azkeneko aldian. Orduko hartan, %36,18ko parte hartzea erakarri zuen deialdi hark. Egun hark bazuen gaurkoarekin alderatuta, ordea, desberdintasun nabarmen bat. 2019ko maiatzaren 26ko bozketa egun hartan, Europakoez gain, orohar parte hartze gehien sustatu ohi duten udal eta foru hauteskundeak ere izan genituen. Oraingo honetan ez, eta, gainera, urtebeteko tartean izan dugun laugarren bozketa eguna dugu gaurkoa.
Parte hartze datuetan izan den murrizketa orokorra da. Usurbilgo datuak, esaterako, hurbilen dugun eskualdearekin alderatuta, Beterri Buruntzako udalerri guztietan jaitsi da boto kopurua; 7 puntutik gora udalerri guztietan. Are gehiago Lasarte-Orian, bederatzi pasatxo eta Urnietan hamabi puntu baino gehiago gutxitu da parte hartzea.
Datuok arratsaldeko 18:00etan eguneratuko dituzte berriz. 20:00ak arte hauteslekuek zabalik segiko dute.
Europako Parlamenturako hauteskundeak
Parte hartzea Usurbilen |
2024 | 2019 |
14:00 | %28,39 (1.409 boto) | %36,18 (1.703 boto) |
19:00 | ||
20:00 |
Parte hartzea eskualdean | 14:00 (2024/2019) | 19:00 (2024/2019) | 20:00 (2024/2019) |
Andoain |
%30,10 (3.395) / %37,59 (4.276)= -7,49 |
||
Astigarraga | %24,32 (1.387) / %34,19 (1.671)= -9,87 | ||
Hernani | %29,55 (4.663) / %36,79 (5.806)=-7,24 | ||
Lasarte-Oria | %26,65 (3.946) / %36,08 (5.141)=-9,43 | ||
Urnieta | %24,43 (1.210)/ %36,73 (1.753)=-12,30 | ||
Usurbil | %28,39 (1.409)/%36,18 (1.703 boto)=-7,79 |