Gogoan izan, iganderako, ekainaren 16rako antolatu dute 4. Uxue Trail mendi lasterketa solidarioa. Berrikuntzarik badakar aurten. Izan ere, iragarri dutenez, parte hartzeko aukera eskaintzen duten bi lasterketetako baten ibilbidea berria izango da; Uxue Trail Motza hain zuzen.
Gogoan izan, 4. Uxue Trail mendi lasterketa solidariorako izen-emateak zabalik segitzen duela:
Eguna: ekainak 16, igandea.
Ordua: 9:00.
Tokia: Usurbilgo frontoia.
Lasterketa motak:
-Uxue Trail Luzea (20 kilometro): 25 euro.
-Uxue Trail Motza (11,5 kilometro): 15 euro.
-Uxue Paseoa (5,5 kilometro): 12 euro.
-Dortsal solidarioa (donazioa).
Oharra: oparien zozketa lasterketa amaieran, parte hartzaileen artean.
Izen-ematea eta informazio gehiago hemen: rockthesport.com
Phelan-McDermid sindromeari buruzko informazio gehiago hemen: 22q13.org.es
Izen-emateko epea: ekainaren 14ko gaueko 22:00ak arte (egunean bertan, izen-ematea 5 euro garestiago).