Egunean zehar nagusitu den joera berretsi da hauteslekuak itxi ostean ere. Igande honetan, ekainaren 9an, Europako parlamentua berritzeko egindako hauteskundeetan nabarmen igo da abstentzioa, azkenekoz, duela bost urte, 2019ko maiatzean eginiko eremu bereko bozketa eguneko emaitzekin alderatuta.
Behin betiko emaitzak plazaratu aurretik, ohi bezala, bitan eman dituzte igande honetan zehar, parte hartze datuak. 14:00etan jada, parte hartzea 7,79 puntu murriztu dela ohartarazi dute, 18:00etan 9,21 eta berriki, botoen %100 zenbatuta, 23:00ak pasatxoan jakinarazi diren behin betiko emaitzetan are gehiago gehitu da abstentzioa. 2019ko hauteskundeetan izandako parte hartze datuekin alderatuta, 12,91 puntu gutxitu da botoa eman dutenen kopurua Usurbilen.
Halere, eskualdeko datuekin alderatuta, abstentzioa gutxien hazi eta parte hartze handiena izan duen udalerria da honako hau. Izan ere, abstentzioaren gorakadari dagokionean, 14,07 puntu hazi da Hernanin, 16,89 puntu Andoainen, 16,99 puntu Lasarte-Orian, 19,50 puntu Astigarragan eta 23,70 puntu Urnietan.%50eko muga parte hartze muga gainditu duen Beterri Buruntzako udalerri bakarra izan da Usurbil (%52,43) Hernanirekin (50,09) batera. Gainerako udalerrietan %40-47ko parte hartzea sustatu dute hauteskundeok.
Usurbilgo parte hartzea datuak Gipuzkoakoa (%50,09) ere gainditu du.
Europako Parlamenturako hauteskundeak
Parte hartzea Usurbilen |
2024 | 2019 |
14:00 | %28,39 (1.409 boto) | %36,18 (1.703 boto) |
18:00 | %41,53 (2.061 boto) | %50,74 (2.388 boto) |
20:00 | %52,43 (2.602 boto) | %65,34 (3.075 boto) |
Parte hartzea eskualdean | 14:00 (2024/2019) | 18:00 (2024/2019) | 20:00 (2024/2019) |
Andoain |
%30,10 (3.395) |
%37,97 (4.282) %51,41 (5.847) -13,44 |
%47,47 (5.353) %64,36 (7.320) -16,89 |
Astigarraga | %24,32 (1.387) %34,19 (1.671) -9,87 |
%34,40 (1.962) %49,58 (2.423) -15,18 |
%45,42 (2.590) %64,92 (3.173) -19,50 |
Hernani | %29,55 (4.663) %36,79 (5.806) -7,24 |
%40,36 (6.369) %51,71 (8.160) -11,35 |
%50,09 (7.903) %64,16 (10.126) -14.07 |
Lasarte-Oria | %26,65 (3.946) %36,08 (5.141) -9,43 |
%36,97 (5.474) %50,10 (7.139) -13,13 |
%47,60 (7.048) %64,59 (9.203) -16,99 |
Urnieta | %24,43 (1.210) %36,73 (1.753) -12,30 |
%33,58 (1.663) %49,85 (2.379) -16,27 |
%40,04 (2.167) %63,74 (3.042) -23,70 |
Usurbil | %28,39 (1.409) %36,18 (1.703 boto) -7,79 |
%41,53 (2.061 boto) %50,74 (2.388 boto) -9,21 |
%52,43 (2.602 boto) %65,34 (3.075 boto) -12,91 |