Azkenekoz 2019ko maiatzean egin ziren hauteskunde europarrekin alderatuta, abstentzioa 12,91 puntu handitu da Usurbilen ekainaren bederatzigarren honetako Europako parlamentua berritzeko bozketa egun honetan. Boto kopurua murriztu arren, halere, hainbat eragileek duela bost urte baino babes handiagoa lortu dute. EHBilduk 138 botoko galera izan arren, 4,42 puntutan hazi da usurbildarren aldetik igande honetan jaso duen babesa. Are gehiago, 5,79 puntutan gehitu du babes hori PSOE-k. Hala, EAJ-ren aurretik, bigarren indar bozkatuenak izan dira sozialistak. Hauek bai ,boto kopurua gehitu dute. 2019ko emaitzekin alderatuta, 104 bozka gehiago eskuratu ditu PSOE-k gaurkoan.
Hirugarren indar bozkatuena EAJ izan da, ia botoen erdia galduta, 7,90 puntutan murriztu da jeltzaleek gaurkoan eskuratu duten herritarren babesa. Haren atzetik, PP sailkatu da laugarren postuan eta 1,97 puntu gehiagoko babesa eskuratu du. Duela bost urteko boto kopuruaren herena eskuratu du, bestalde, Podemosek. 5,53 puntutan murriztu da herritarrek eman dioten babesa. Ia Sumarrekin (58 eta 54 boto hurrenez hurren) berdinduta amaitu du.
Hautagai-zerrenda | 2024 | 2019 | Aldea |
EHBildu | 1.502, %57,94 | 1.640, %53,52 | +4,42 |
PSOE | 403, %15,54 | 299, %9,75 | +5,79 |
EAJ | 368, %14,19 | 677, %22,09 | -7,90 |
PP | 95 %3,66 | 52, %1.69 | +1,97 |
Podemos | 58, %2,23 | 238, %7,76 | -5,53 |
Sumar | 54, %2,08 | ||
"Se acabó la fiesta" | 24, %0,92 | ||
VOX | 22, %0,84 | 9, %0,29 | +0,55 |
PACMA | 18, %0,69 | 11, %0,35 | +0,34 |
Escaños en Blanco | 5, %0,19 | ||
Frente Obrero | 5, %0,19 | ||
Iustitia Europea | 5, %0,19 | ||
Feministas al Congreso | 5, %0,19 | ||
Existe | 3, %0,11 | ||
Cs | 2, %0,07 | 33, %1,07 | -1,00 |
Piratas | 2, %0,07 | 3, %0,09 | -0,02 |
PMR | 2, %0,07 | ||
SAE | 2, %0,07 | ||
Junts UE | 1, %0,03 | 35, %1,14 | -1,11 |
PCTE | 1, %0,03 | 3, %0,09 (ELAK) | -0,06 |
Recortes Cero | 1, %0,03 | 2, %0,06 | -0,03 |
FE de las JONS | 1, %0,03 | 0, %0,00 (ADÑ) | +0.03 |
Cree en Europa | 1, %0,03 | ||
GLG | 1, %0,03 | ||
Izquierda Española | 1, %0,03 | ||
PCPE/PCPC | 0, %0 | 3, %0,09 | -0,09 |
Extremeños | 0, %0 | 3, %0,09 | -0,09 |
PH | 0, %0 | 1, %0,03 | -0,03 |
VOLT | 0, %0 | 0, %0,00 | |
Andalucistas | 0, %0 | 0, %0,00 | |
CRT | 0, %0 | 0, %0,00 | |
F | 0, %0 | 0, %0,00 | |
J.U.E.X. | 0, %0 | 0, %0,00 | |
PREPAL | 0, %0 | 0, %0,00 |