2023-24 ikasturtearen amaiera

Ikasturtearen agurreko ekitaldien segida egunotan

Noaua Aldizkaria 2024ko eka. 10a, 14:14

Asteburuko ekintzen ondotik, 2023-24 ikasturtea agutzeko jendaurreko hitzordu gehiago deitu dituzte herri eragileek datozen egunotarako.

2023-24 ikasturteak berea egin du. Azken asteetan gara jada eta agurtzeko ordua heldu da. Herri eragile hainbatek uda partean jarduna eten aurretik jendaurreko hainbat hitzordu deitu dituzte. Asteburu honetan, esaterako, Ikastola Eguna ospatu du Udarregik, haurtzaroko jolasetan parte hartu nahiz euskaraokean kantatzeko aukera eskaini zuen igandean Santuenea kultur elkarteak edota Orbeldik dantza erakustaldia eskaini zuen ostiralean.

Egunotarako deialdi gehiago iragarri dituzte Udarregi ikastolak, Zumarte musika eskolak edota Usurbilgo Euskal Kantu Taldeak:


2023-24 ikasturtearen amaiera

Udarregi ikastola
Ekainak 14-16
“Usurbil Eskola Agenda 2030” erakusketa Sutegin.

Ekainak 14, ostirala
9:30
“Agenda 30” Ikasleen aurkezpena osoko bilkura gelan.

Antolatzaileak: Udarregi ikastola eta Hitz Aho guraso elkartea.


Zumarte
Kontzertuen asteburua iragarri du musika eskolak, astebete barru:
Ekainak 14, ostirala
18:00 Musika eskolako aurreko plazatxoan, Zumarte Musika eskolako ikasleen kontzertuak.

Ekainak 15, larunbata
17:00 Trikitixa, pandero, haize, perkusioko ikasleen kalejira frontoitik hasita.
18:00 Frontoian, Zumarteko musika txokoa, mintzaira, Abesbatza eta Talde instrumental desberdinen kontzertua.
Antolatzailea: Zumarte Musika Eskola.


Kantu Taldea
Udako etenaldiaren aurretik, kantu-jira eta afaria iragarri dute astebete barru:

Ekainak 14, ostirala 
19:00 Kantu-jira-poteoa Mikel Laboa plazan hasita.
20:30 Kantu-afaria Patrienean. Norbaitek izena eman nahi balu, deitu 650 42 26 07 telefono zenbakira, ekainaren 7a baino lehen. Menua: urdaiazpiko-kroketak; entsalada, gazta urdina eta intxaurrekin; bakailaoa bere saltsan patatekin; entrekota piper gorri eta patata frijituekin; gazta pastela; urteko ardoa ½, Sagardoa ½, kafea, infusioa.
Prezioa: 25€.
Oharra: kantu-liburuxka eramatea gomendatzen da. Ez duenak NOAUA! K.E.-n eskura dezake.
Antolatzailea: Usurbilgo Euskal Kantu Taldea.


Aginagako eskola
Ikasturte amaierako emanaldia iragarri dute Aginagan. “Ikasleek prestatutako gala, komunitatean bazkaria eta sorpresaren bat egon daiteke bazkal ondoren!”.

Ekainak 21, ostirala
12:00
Gala.
13:30 Bazkaria jubilatuen eskutik.
Txartelak 20 eurotan eskuratu ahalko dira Arrate tabernan izena eman behar da ekainaren 6a baino lehen.
17:00 Musika.
Antolatzaileak: Antxomolantxa, Eliza Zaharra, Arrate jubilatuen elkartea, San Praixku guraso elkartea eta Aginaga Herri Eskola.