Etumeta AEK-tik jakinarazi duenez, zabalik da 2024-25 ikasturteko aurrematrikula epea, ekainaren 28ra arte. Matrikulazio epea, aldiz, irailaren 2tik 24ra izango da.
Euskaltegitik ohartarazi dutenez, ordea, “izena orain emanez gero, hainbat abantaila izango dituzu: ikasturte honetako prezioari eutsi, ordainketa malguagoa, ohiko ordainketa epeei beste epe bat gehituta eta lehentasuna taldeak eratzerako orduan”. Horrez gain, “ikastaroa ez egitea erabakitzen baduzu, aurrematrikularen %100 itzuliko dizugu ikastaroa hasi baino lehen jakinaraziz gero. Behin ikastaroa hasita, matrikula itzultzeko ohiko baldintzak aplikatuko dira”. Aurrematrikula bideratu nahi dutenek, online egin dezakete aek.eus/aurrematrikula/ atarian. “Datorren ikasturtean euskara ikasteko asmoa baduzu, ez itxaron!”, egin dute gonbita Usurbilgo AEK-tik.
Dagoeneko ikasturte berriko trebakuntza saioen nondik norakoak zehaztu dute euskaltegitik. Batetik, eskaintza berezia iragarri dute 16-18 urte artekoentzat, B2-C1 mailak eskuratzeko. Bestetik, eskaintza berezia izango dute baita, A0-A1etik hasten direnentzat. Horrez gain, ohi bezala, maila guztiak eskainiko dituzte: A0, A1, A2, B1, B2, C1 eta C2.
Aurrez aurreko eskolak eta tutoretzak izango dira, baita azterketa ofizialak prestatzeko ikastaroak, jubilatuentzako eskaintza bereziak... Horrez gain, "B2, C1 titulua eduki, baina hobetzen eta aberasten jarraitu nahi baduzu, Hobekuntza Taldeak eskaintzen ditugu". Trebatzeko saioei dagokienean, ordutegi malguak eskaintzen ditu Etumeta AEK euskaltegiak; klaseak, goiz, eguerdi, arratsalde eta gau partean.
Matrikula gastuei aurre egiteko, gainera, HABEren eta Usurbilgo Udalaren dirulaguntzak jaso daitezke. Aurten euskaltegian jardun dutenek, ekainaren 17tik 28ra eskatu ahalko dituzte. Beharrezko baldintzak beteta, matrikula gastuen %100a ordain dezakete udal laguntzok.
Gogoan izan, ohiko bideotatik jaso dezakezue informazio gehiago:
blogak.eus/etumeta-euskaltegia-aek
Nagusia, 43 (Bulego ordutegia: 10:00-13:00)
607 609 379
usurbil@aek.eus
aek.eus
muntteri.blogspot.com.es
Sagarrondotik Sagardora
"Sagastien udako kimaketa, gaitzak eta izurriteak" saioa antolatu du Alkartasuna Kooperatibak, ekainaren 21ean 15:00-18:00 artean Potxoenean. Aitor Etxeandiak bideratuko duen saiorako izena aurrez eman beharko da aipatu kooperatiban edo alkartasuna.eus atarian. "Kimaketa praktikak bertako sagastietan egingo dira!", ohartarazi dute antolatzaileek.
Lehen sorospenak
Gai hau jorratuko duen ikastaroa antolatu du DYA Gipuzkoak ekainaren 17tik 28ra, astelehenetik ostiralera, 17:00-21:00 artean DYAk Munalurra 26an duen egoitzan. "Ezagutza hauek ezinbestekoak eta oso erabilgarriak dira". Interesa duen orori zuzendua egongo da euskarazko ikastaro hau, "ez da aurreko osasun ezagutzarik behar". Ikastaro teoriko-praktiko honekin "lehen sorospenetako oinarriak barneratuko dituzu. Egunerokotasunean aurkitu ahal izango dituzun arrisku egoerei aurre egiten ikasiko duzu – bihotz biriken suspertzea, zauriak, hausturak, erredurak-, eta larrialdi hauek nola ebatzi erakutsiko zaizu", berri eman dute Gipuzkoako DYA-tik.
Ikastaro amaierako frogak gainditzen dituenak DYA Gipuzkoako eskaintzen duen sorosle titulua eskuratzeko aukera izango du. Ikastarorako izena eman edo informazio gehago bideotatik jaso dezakezue:
943 46 46 22
dyagipuzkoa.com
Euskal dantzak eta frontenisa Aginagan
4 urtetik gorako haurrentzako eskaintza iragarri du Aginagako San Praixku guraso elkarteak hilabete honetarako Aginagan:
-Frontenisa: astearte eta asteazkenetan, 15:00-16:15 artean.
-Euskal dantzak: astelehen eta ostegunetan, 15:00-16:15 artean.
Izen-emateko deitu 695 723 192 telefono zenbakira. Saio hauen prezioa, 25 euro haur bakoitzeko.
"Vachoca" tailer artistikoa
Tailer honi lotutako beste hitzordu bat antolatu dute ekainaren 17rako, 11:00-12:30 artean Potxoenean. Elebiduna izango den hitzordurako izena aurrez eman beharko da, ganbara.sormentailerra@gmail.com helbidean. Gehienez 15 lagunentzako lekua egongo da, "Vachoca (Vabagundo, chocolate, calcetín)" izeneko tailer artistikoan. "Etxea gaitzat harturik, tailer artistiko bat bideratuko da modu praktiko batean. Esperientzia honen bitartez helduak sormenarekin harremanetan jarriko dira. Material desberdinekin esperimentatuz eta jolastuz momentu atsegin bat igaroz. Bakarkako zein taldeko ariketak egingo dira bertan. Proiektuan zehar ezagututako pertsonen egoerak kontatuko dira, elkarrizketa eta kontzientzi kritiko eraikitzailea bultzatuz. Ekimen hau, Usurbilgo Udalaren sormen dirulaguntza deialdiaren baitan bideratu da".
Langile eta langabetuentzako ikastaroak
2024-25 ikasturtean langile zein langabetuentzako ikastaro hainbat antolatu ditu Lanbide Eskolak. Horietan aurrematrikulatzeko epea zabaldu dute. "Enplegurako prestakuntza enpresen, jardunean dauden pertsonen eta langabeen eskura jartzen den tresna da, haien lehiakortasun-mailak eta egokitzeko gaitasuna hobetzeko, kualifikazioa lortzeko, ezagutzak eguneratzeko eta lan-merkaturako sarbidea errazteko, garapen profesionala zein pertsonala sustatuz", Lanbide Eskolatik gogorarazi dutenez.
Parte hartu asmo dutenentzako oharra. "Enplegurako prestakuntzak ez du kosturik langilearentzat; izan ere, % 100eko dirulaguntza du, Euskal Autonomia Erkidegoko Lan Prestazioko Planaren barruan dagoelako, Lanbideren bitartez".
Ikastarook iragarri dituzte:
-Turismoa eta ostalaritza: "eskandaluak eta mermak", "arrozen sukaldea".
-Instalatzea eta mantentzea: "Etxebizitzetako oinarrizko mantentze-lanak (iturgintza eta elektrizitatea)".
-Heziketa osagarria: "Ingurumen erantzukizuneko eta ekonomia zirkularreko plan bat egitea", "Gaztelaniaren hastapenak gizarteratzeko eta laneratzeko".
-Energia eta ura: "Fotoboltaika".
Izen-ematea bideotatik egin ahalko da:
943 364 600 (luz.: 78)
Lanbide Eskolako bulegoa
cursos@lhusurbil.eus
lhusurbil.eus
KzGunea
Ekainean goizez irekitzen segiko dute hilaren 28ra arte, 9:00-13:00 artean. Uztailean arratsaldez, 16:00-20:00 artean. Honatx KzGunera datozen ikastaroen berri:
-Ekainak 17-20, 9:00-11:00 “LibreOffice Writer. Zure testu dokumentuak sortu”.
-Uztailak 1, 16:00-18:00 “Egon zaitez aktibo Google Fit eta Wikilocekin”.
-Uztailak 3-16, 16:00-18:00 “Oinarrizko Interneta. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi”.
-Uztailak 17-30, 16:00-18:00 “Eman lehenengo pausoak argazki ukituan GIMPekin”.
Informazio gehiago:
Kale Nagusia, 37
943 023 684
tutor.usurbil@kzgunea.net
Jakin Jardunaldia
UEU-ren udako 52. ikastaroen baitan Jakin Jardunaldia antolatu dute ekainaren 20rako eta 21erako Usurbilen, UEU-k, Jakinek eta Usurbilgo Udalak. Matrikulazio epea zabalik duzue:
"Gatazkaren memoria, memoriaren gatazka"
Egunak: ekainak 20, 21.
Ordutegia: 9:00-17:30 (ekainak 20), 9:30-14:30 (ekainak 21).
Tokia: Artzabal.
Zehaztasunak: "Gatazka baten memoria egiteko saiakerek memoriaren gatazka ekarri ohi dute. Presentzia desberdina hartzen duten ahots ugari nahasten dira botere-harremanen dinamikak erabat zeharkatutako memoriagintza prozesuan. Horregatik, euskal gatazkaren testuingurura etorrita, auzi ugari ekartzen ditu memoriaren gaiak: Zer ahots ari dira memoria egiten? Zeintzuk ez dira ari? Nola eman eta kentzen zaie zilegitasuna ahots horiei? Nolakoa da museoetan, oroiguneetan, fikzioan, ikerketetan jasotzen ari garen memoria? Nolakoa memoriagintza hori? Noraino luzatzen da euskal gatazkaren memoria? Eta belaunaldi gazteenek, zer jaso eta zer sortzen dute gatazkaren inguruan?".
Oharra: plaza mugatuak.
Informazio gehiago eta izen-ematea: ueu.eus
Egitaraua:
Ekainak 20, osteguna
08:45-09:00 Harrera eta dokumentazio banaketa.
09:00-09:30 Ongietorria eta jardunaldiaren aurkezpena.
Aitor Bengoetxea Alkorta, UEUko zuzendaria.
Agurtzane Solaberrieta Mesa, Usurbilgo alkatea.
Lorea Agirre Dorronsoro, Jakineko zuzendaria.
09:30-10:30 "Eziñ-esanaren miña; miñen ezin-esana". Gatazka nazionalaren teorizazioaren inguruko gogoeta bat. Cira Crespo, historialaria.
10:30-11:15 "Memoria, boterea, gatazka: hainbat hari-mutur". Iñaki Sagardoi Leuza, antropologoa, NUPeko irakaslea
11:15-11:45 Atsedenaldia.
11:45-12:30 "Ez gaitzazue ezabatu. Ezker Abertzaleko emakumeen militantzia eta errepresioaren memoria". Olatz Dañobeitia, Antropologian doktorea.
12:30-13:15 "Batzuk, bestiak eta piztiak. Euskal gatazkaren irakurketa bitarra gainditzeko proposamen feminista bat".
13:15-15:15 Bazkaltzeko tartea.
15:15-16:00 "Isilpeko historia berreskuratuz. 1936-1945 artean errepresio frankista jasan zuten emakumeak. Gipuzkoako kasua". Ione Zuloaga, historialaria, Aranzadi Zientzia Elkarteko ikertzailea.
16:00-16:30 "Usurbil 1936, ezkutatua argitara ematen". Arantxa Manterola eta Xuban Zubiria, Usurbil 1936 elkarteko kideak.
16:30-17:30 Usurbil 1936: ibilaldi gidatua.
Ekainak 21, ostirala
09:30-10:15 "Besteen lurraldea da iragana. Gazteak, gatazka eta memoria trantsitatzeko aukerak". Samara Velte, Politika eta Kulturan doktorea (UPV/EHU) eta Ikus-entzunezko Komunikazioko irakaslea EHUn
10:15-10:45 "Txikitasunetik memoria eraikitzen: lehen pausuak Antzuolan". Onintza Legorburu eta Ane Alberdi, "Memoria josten: gatazka armatua Antzuolan 1958-2011" liburuaren egileak.
10:45-11:15 "Martxoak 3 Memoriagunea: Gasteizko Herri M3moriaren erronka". Julen Diaz de Argote, Martxoaren 3ko Memoriagunerako proiektuen arduraduna.
11:15-11:45 "Joan da negua? Euskal gatazka fikziora eramateko narratiba berriak". Mikel Ibarguren eta Ekain Albite, Negu Hurbilak filmaren zuzendariak.
11:45-12:30 Atsedenaldia.
12:30-14:30 "Negu Hurbilak" filma eta solasaldia.
Antolatzaileak: UEU, Jakin eta Usurbilgo Udala.