Elkarrizketen bitartez eskualdeko eragile ekonomikoek dituzten ingurumen “beharrak eta kezkak” entzun nahi dituzte Mankomunitatean, eta horiei erantzuna emateko eskualdeko ekimenak martxan jarri. Formakuntza-saioetan enpresek, erakunde publikoek zein norbanakoek dituzten ingurumen erronkei aurre egin nahi diete. Hori horrela, elkarrizketa eta prestakuntza-saioek energia izango dute ardatz, bai eta ekonomia zirkularra ulertzeko gakoak eskaini ere.
Bi lanketa egingo dituzte. Industria txiki eta ertainei zuzendutako saioa ostegunean izango da, ekainaren 20an, Urnietako Lekaio Kulturetxean goizeko 9:00-11:00 bitartean. Zerbitzu sektoreari zuzendutako saioa, berriz, egun berean izango da, baina Lasarte-Oriako Villa Mirentxun arratsaldeko 15:00-17:00 bitartean. Izena emateko formulario bat bete beharko da: https://forms.office.com/pages/responsepage.aspx?id=URKx1r1tP0WDiAYuB5jeJY96dlwgUdZPtKico7nO2DBUNE9DTkdLVEFQUUY4Wk5VWFdIVkZUM0JOVC4u&origin=lprLink zerbitzu sektorearen kasuan eta https://forms.office.com/pages/responsepage.aspx?id=URKx1r1tP0WDiAYuB5jeJY96dlwgUdZPtKico7nO2DBURFpJN0lVTUY4NkJCMDUzVDJLMEsxUVg4OC4u&origin=lprLink industria sektorearen kasuan.