Zumarteko abesbatzak, instrumentuak jotzen dituzte talden ezberdinak eta musika txokoan zein musika mintzairan trebatzen hasiberria den gazte belaunaldi berria batu dituzte antolatzaileek, 2023-24 ikasturtea agurtzeko Usurbilgo frontoian eskainitako emanaldian.
Urtean zehar landutakoa plazaratu, herritarrekin partekatu eta Zumarte barruko dinamika ezagutzeko aukera aparta izan dute frontoira joan eta pilotalekua bete duten ikus-entzuleek.
Maiatza amaieran 2024-25 ikasturterako matrikulazioa bideratu ostean eta asteburu honetako kontzertuen ondotik, badoaz laster merezitako udako oporretara. Irailean itzuliko dira eguneroko jardunera.