4. Uxue Trail

Usurbildar bat hamabi lasterkariko podiumean

Noaua Aldizkaria 2024ko eka. 16a, 18:43

Igande goiz honetan egin den 4. Uxue Trail mendi lasterketa solidarioko hamabiko podiuma nortzuk osatu duten, horri buruzko xehetasunak lerrootan 

Bi ziren, paseoaz gain, 4. Uxue Trail mendi lasterketa solidarioaren baitan igande goiz honetan egin diren lasterketak; 400etik gora partaide bildu dituzte guztira. Andatzako buelta eginda, haietatik hamabi azkarrenak igo dira antolakuntzak frontoian jarritako oholtza gainera; seina ibilbide berria estreinatu duen Uxue Trail Motzetik eta Uxue Trail Luzetik, seina gizonezko eta seina emakume.

Garaikurraz gain, hainbat opari jaso dituzte, Usurbilgo Udalaren izenean, Agurtzane Solaberrieta alkatearen eta Xabat Beloki kirol arloko zinegotziaren eskutik, Uxue Martin eta senideen aldetik eta baita Norma Alambra Phelan-McDermid elkarteko presidentearen eskutik ere.

Lasterketak bizien amaitu dituzten hamabiko talde honetan, herri ordezkaritzarik ere bada; Garazi Artola Balda izan da Uxue Trail Luzea azkarren amaitu duen bigarren emakumezkoa.

Ordubete pasatxoan osatu du lasterkari azkarrenak 11,5 kilometroko Uxue Trail Motzaren ibilbide berria. Ordu eta berrogei minutuan amaitu du 20 kilometroko Uxue Trail Luzea parte hartzaile azkarrenak.

Honatx podiuma osatu duten hamabi lasterkarion zerrenda:


4. Uxue Trail Mendi lasterketa solidarioa: podiuma
Uxue Trail Luzea
Emakumezkoak
1-Olatz Salaberria (Azpeitia)
2-Garazi Artola Balda (Usurbil)
3-Nerea Urteaga Sorazu (Zumaia)

Gizonezkoak
1- Patrick Laketxe Saralegi (Irun)
2- Josu Mendizabal Lazkano (Aia)
3- Aitzol Manterola Sagastume (Zarautz)

Uxue Trail Motza
Emakumezkoak
1- Erika Alvarez Alduntzin (Areso)
2- Libana Taboada Moran (Orio)
3- Irati Garro Arrieta (Tolosa)

Gizonezkoak
1- Hugo Matias (Gasteiz) 
2- Asier Aburuza Belamendia (Aduna)
3- Eneko Mariño Apeztegia (Donostia)