4. Uxue Trail

Irten bezala helmugaratu dira, bizi asko

Noaua Aldizkaria 2024ko eka. 16a, 18:15

Lerrootan, 4. Uxue Trail mendi lasterketa solidarioan parte hartu dutenen sailkapena.

Parte hartzeko aukerarik ez zen falta gaurko 4. Uxue Trail mendi lasterketa solidarioan. Korrika Andatzako buelta egin nahi zuenak bi distantziatako lasterketak zituen aukeran. Paseoan irten nahi zuenak ere oinez, herrian barrena osteratxoa egiteko aukera izan du. Dortsal solidarioa ere eskuratzeko izan da asteotan. 

Goizeko 9:00etan irten bezala, bizi asko itzuli dira abiapuntuan kokaturiko Dema plaza parean jarritako helmugara parte hartzaileak. Lasterkari batzuk, Uxue Paseoan irten eta handik ez askora hasi dira iristen. Hortik aurrera, nor bere erritmoan itzuli da; bakarka, lagun artean, familia giroan. Denak ahalegin itzela eginda, baina gustura egindako ahalegin horrekin.

Uxue Paseokoak eta bi lasterketetakoak bidelagun izan dira helmugan. Izan ere, gaurko ekimena, lehiakortasunaren gainetik, elkartasunarena eta sentsibilizazioarena izan da.

Halere, honatx Uxue Trail Luzeko eta Uxue Trail Motzeko parte hartzaileen sailkapena: