4. Uxue Trail

600 partaide paseo eta lasterketetan

Noaua Aldizkaria 2024ko eka. 16a, 18:26

Herri ordezkaritzarik ez da falta izan igande goiz honetan egin den 4. Uxue Trail ekimenean.

Ia 600 lagun erakarri ditu aurtengo 4. Uxue Trail mendiko lasterketa solidarioak. Bi lasterketa egin dira; Uxue Trail Motza eta Uxue Trail Luzea. Horrez gain, paseoan ere irten dira beste hainbat parte hartzaile.

Bi lasterketetan parte hartu dutenetatik 75 izan dira herrikideak. Askoz gehiago, gehienak, herrikideak ziren baita Uxue Paseoan atera direnak. Segidan, aurtengo 4. Uxue Trail elkartasun ekimenari lotutako parte hartze datuen berri eta batzuk zein besteak irten diren uneko irudi bilduma.

4. Uxue Trail: parte hartzea
Uxue Trail Luzea: 102 partaide.
Uxue Trail Motza: 311 partaide.
Uxue Paseoa: 177 partaide.

Herritarren parte hartzea:
Uxue Trail Luzea: Zubietako herrikide bat eta Usurbilgo 15.
Uxue Trail Motza: Aginagako eta Zubietako herrikide bana eta Usurbilgo 57.
Bi lasterketetan parte hartu duten herrikideak guztira (paseokoak zenbatu gabe): 75.