Usurbilgo jaiak 2024

"Koadrodun zapia jantzi, etorri eta gozatu festetaz!"

Noaua Aldizkaria 2024ko eka. 18a, 12:11

Datorren astean hasiko diren Usurbilgo festak jendaurrean aurkeztu ditu estreinakoz Jai Batzordeak.

"Denoi gonbidatzen dizuegu Santixabeletako ekitaldietan parte hartzera. Hemen gauden gehienok bezala, koadrodun zapia jantzi, etorri eta gozatu festetaz!". Hortxe Jai Batzordetik egin diguten proposamena, abiatzear ditugun jaiei begira. Girotzen hasteko lehen ekitaldiak ekainaren 27an izango ditugun arren, hurrengo bost egunetan izango ditugu festak, hilaren 28tik uztailaren 2ra. Lehenengo xehetasunak Jai Batzordeak berak aurreratu zituen, estreinakoz, astelehenean Mikel Laboa plazan egin zuen agerraldian. Estreinakoz diogu, orain arte, ez zutelako herriko jaien aurkezpen publikorik egin. 

Izan ere, Usurbilgo Jai Batzordea festak antolatu edota ospakizun egunotan ekimenik bideratu nahi duten herrikideek, eragileek eta Udalak osatzen dute. Neguan hasten dira biltzen eta bertan eztabaidatu eta adosten dituzte festei lotuta hartu beharreko erabaki guztiak. Hilabete luzez Potxoeneko lau hormen barruan egiten duten lanketaren emaitza zuzenean jaiegunetan ezagutzen dugu. Aurten, ordea, ikusgarri egin eta aurrez plazaratu nahi izan dute otsailaz geroztik ontzen joandakoa.

Festetarako prest agertu ziren, hitzorduan ateratako ondoko talde argazkian ikus dezakezuen moduan, gehienak koadrodun zapiarekin, bakoitzak jaiotan izango duen parte hartzea nolakoa izango den adierazten duen bereizgarri edo pista ezin egokiagoarekin. Izan ere, hortxe ziren zenbait buruhandi, herritarren arteko kirol desafioan eskuhartuko dutenak, pilota txapelketako finalaren antolatzaileak, Santixabel egunez kalejiran irtengo diren Triku trikitilari eta panderojoleen taldekoak, zaintza komunitateko kideak, jubilatuen elkarteko ordezkariak, merkatariak, gazte mugimendukoak, haurrak, udal ordezkariak...

Usurbilgo jaiak
Ekainak 27, osteguna
16:00
Pala txapelketa: kirol egokituen erakustaldia eta binakako finala.
17:00/19:00 "1371-1971 Usurbil "villa" bezala izaten hasi zenetik 600 urte" bideo emanaldia Sutegin.

Ekainak 28, ostirala
06:00 Oilasko-biltzaileen gosaria eta irteera, txosnetatik abiatuta.
10:00-13:00 Puzgarriak frontoian.
14:00 Oilasko-biltzaileen itzulera eta bazkaria.
Ondoren, Hysteriaren kontzertua.
16:00 Diskofesta Gaztelekuan.
16:00 Kolore Festa Artzabalen.
18:00 Kolore Festako opari banaketa.
18:30 Jaixkipe txaranga frontoian.
19:00 Txupinazoa eta ikurrinaren igoera, adineko emakume zaintzaileen eskutik.
Ondoren, herri kalejira buruhandi eta erraldoiekin.
20:00 Gazte txupinazoa eta txosnen irekiera.
22:30 Erromeria: Laket.
Ondoren, kontzertuak txosnetan: Neallta Fola, Ziztada&Rlantz eta DJ Zer?

Ekainak 29, larunbata
12:30 Herri kirolak: herritarrez osatutako bi talde lehian: txinga, trontza, aizkora, korrika, giza proba, harri jasotzea.
13:30 Fanfarrikant Brass Band.
14:00 Zikiro jana, Askatasuna plazan.
17:30 Errekortariak eta sokamuturra Udarregin.
18:00 Txosnetan kontzertua: Tik Tara.
Ondoren, Laskotxaranga.
18:30 Buruhandi eta erraldoiak.
23:00 Kontzertuak frontoian: Ameba eta Dupla.
Ondoren, kontzertuak txosnetan: Ezpalak taldea eta DJ Reimy.

Ekainak 30, igandea
Egunsentian, Hamarru elektrotxaranga.
Ondoren, gaupaseroen argazkia.
11:00 Bola txapelketa.
12:30 Joaldunak.
14:00 Jubilatuen bazkaria, Atxega Jauregian.
18:00 Herriko dantzariak frontoian.
18:30 Poteo elegantea txosnetatik abiatuta.
19:00 Bertsolariak Joxe Martin Sagardia plazan: Amets Arzallus, Maider Arregi, Uxue Alberdi eta Xabat Galletebeitia. Gai-emailea: Maite Berriozabal.
20:30 Erromeria frontoian: Itzal.
Ondoren, kontzertuak txosnetan: Akaleia, Ithaka eta DJ La Fulana.

Uztailak 1, astelehena
09:45 Haur eta gazteei harrera, Joxe Martin Sagardia plazan.
10:00-13:00 Txikienentzat puzgarriak frontoian.
10:00-12:00 Gaztetxoentzako erronka. (LH5etik DBH2ra).
10:00-12:00 Ginkana. (LH1etik LH4ra).
10:30-11:30 Txutxu trena. Eguneko Zentroa eta Artzabalgo Helduak.
11:30-13:30 Txutxu trena, Bordatxo aurretik.
11:00-13:00 Toka txapelketa eta Santixabel Igel Jokoa, Artzabalen.
12:30 Buruhandi eta erraldoiak.
13:00 Mojitada herrikoia.
13:30 Umeen bazkaria Artzabalen. (Norberak ekarrita).
14:30 Gazte bazkaria txosnetan.
Ondoren, Anuk eta Elene.
15:00-18:00 Ur puzgarriak Artzabalen.
15:30-17:30 Txutxu trena, Bordatxo aurretik.
16:00 Mus txapelketa, Askatasuna plazan (Izen-ematea 15:30-16:00).
18:00 Distopia elektrotxaranga, txosnetatik abiatuta.
18:30 Txokolate jatea, Artzabalen.
20:00 Tapia eta Leturia, frontoian.
Jarraian, Bertsio Gaua txosnetan.

Uztailak 2, astelehena
09:00 Esnadeia, txistulariekin.
12:00 Sokadantza, Joxe Martin Sagardia plazan.
Jarraian, lore eta salda banaketa.
12:30 Triku taldearekin kalejira.
17:00 LI. Esku pilota txapelketako finalak.
18:00 Buruhandi eta erraldoiak.
18:30 Paella lehiaketa txosnetan. (Izen ematea 18:00etan)
19:00 Puro Relajo musika taldea Artzabalen.
23:00 Maskota erretzea eta traka, Dema plazan.
Ondoren, txosnetan: Pisoo&OPH raperoak eta Karaokea.

Jaietan zehar...
12:00-14:00/18:00-20:00 Zirriborro tailerrekoen eskulanak ikusgai Sutegiko aretoan.