"Egunero musika izango dugu goizetik gauera", aurreratu zuen Jai Batzordeak aste hasiera honetan Mikel Laboa plazan estreinakoz eginiko jaien jendaurreko aurkezpen ekitaldian. Hitzorduotan ere, herritarrak izango ditugu protagonistak; Ameba, Fanfarrikant Brass Band talde berria edota Triku taldekoen kalejiraz gozatu ahalko dugu. Trikitilari eta panderojoleen talde honek girotu zuen hain zuzen atzoko aurkezpen saioa.
Gainerakoan txarangak kalejiran ibiliko dira, erromeria taldeak izango ditugu, kontzertu gau amaigabeak, Dj-ak.... Segidan duzue ate joka ditugun Usurbilgo jaien musika eskaintza zabalaren berri:
Musika hitzorduak jaietan
Ekainak 28, ostirala
Oilasko biltzaileen bazkariaren ostean, Hysteriaren kontzertua.
18:30 Jaixkipe txaranga frontoian.
22:30 Erromeria: Laket.
Ondoren, kontzertuak txosnetan: Neallta Fola, Ziztada&Rlantz eta DJ Zer?
Ekainak 29, larunbata
13:30 Fanfarrikant Brass Band.
18:00 Txosnetan kontzertua: Tik Tara.
Ondoren, Laskotxaranga.
23:00 Kontzertuak frontoian: Ameba eta Dupla.
Ondoren, kontzertuak txosnetan: Ezpalak taldea eta DJ Reimy.
Ekainak 30, igandea
Egunsentian, Hamarru elektrotxaranga.
20:30 Erromeria frontoian: Itzal.
Ondoren, kontzertuak txosnetan: Akaleia, Ithaka eta DJ La Fulana.
Uztailak 1, astelehena
Gazte bazkariaren ostean, Anuk eta Elene.
18:00 Distopia elektrotxaranga, txosnetatik abiatuta.
20:00 Tapia eta Leturia, frontoian.
Jarraian, Bertsio Gaua txosnetan.
Uztailak 2, asteartea
09:00 Esnadeia, txistulariekin.
12:30 Triku taldearekin kalejira.
19:00 Puro Relajo musika taldea Artzabalen.
Ondoren, txosnetan: Pisoo&OPH raperoak eta Karaokea.