Heldu da zortzigarrenez, Usurbilgo Udalaren, Jakin Fundazioaren eta UEU-ren lankidetzaren eskutik, datorren gogoeta partekaturako topalekua; UEUren udako 52. ikastaroen baitako Jakin Jardunaldia. Oroimena izango du hizpide aurtengo edizioak; "gatazkaren memoria, memoriaren gatazka".
"Gatazka baten memoria egiteko saiakerek memoriaren gatazka ekarri ohi dute. Presentzia desberdina hartzen duten ahots ugari nahasten dira botere-harremanen dinamikak erabat zeharkatutako memoriagintza prozesuan. Horregatik, euskal gatazkaren testuingurura etorrita, auzi ugari ekartzen ditu memoriaren gaiak: Zer ahots ari dira memoria egiten? Zeintzuk ez dira ari? Nola eman eta kentzen zaie zilegitasuna ahots horiei? Nolakoa da museoetan, oroiguneetan, fikzioan, ikerketetan jasotzen ari garen memoria? Nolakoa memoriagintza hori? Noraino luzatzen da euskal gatazkaren memoria? Eta belaunaldi gazteenek, zer jaso eta zer sortzen dute gatazkaren inguruan?".
Hortxe ahotan hartuko dituzten hizpideak ostegun eta ostiral honetan Artzabalgo ekitaldi aretoan. Matrikulazio tramiteak bideratu dituen UEU-k duela astebete jakinarazi zuen, plaza kopuru mugatua zuenez jardunaldi honek, taldea osatu egin zela eta, hortik aurrera, itxarote zerrenda irekiko zuela.
Honatx Jakin Jardunaldi honetarako osatu duten egitaraua:
Jakin Jardunaldia
"Gatazkaren memoria, memoriaren gatazka"
Egunak: ekainak 20, 21.
Ordutegia: 9:00-17:30 (ekainak 20), 9:30-14:30 (ekainak 21).
Tokia: Artzabal.
Zehaztasunak:
Informazio gehiago: ueu.eus
Egitaraua:
Ekainak 20, osteguna
08:45-09:00 Harrera eta dokumentazio banaketa.
09:00-09:30 Ongietorria eta jardunaldiaren aurkezpena.
Aitor Bengoetxea Alkorta, UEUko zuzendaria.
Agurtzane Solaberrieta Mesa, Usurbilgo alkatea.
Lorea Agirre Dorronsoro, Jakineko zuzendaria.
09:30-10:30 "Eziñ-esanaren miña; miñen ezin-esana". Gatazka nazionalaren teorizazioaren inguruko gogoeta bat. Cira Crespo, historialaria.
10:30-11:15 "Memoria, boterea, gatazka: hainbat hari-mutur". Iñaki Sagardoi Leuza, antropologoa, NUPeko irakaslea
11:15-11:45 Atsedenaldia.
11:45-12:30 "Ez gaitzazue ezabatu. Ezker Abertzaleko emakumeen militantzia eta errepresioaren memoria". Olatz Dañobeitia, Antropologian doktorea.
12:30-13:15 "Batzuk, bestiak eta piztiak. Euskal gatazkaren irakurketa bitarra gainditzeko proposamen feminista bat".
13:15-15:15 Bazkaltzeko tartea.
15:15-16:00 "Isilpeko historia berreskuratuz. 1936-1945 artean errepresio frankista jasan zuten emakumeak. Gipuzkoako kasua". Ione Zuloaga, historialaria, Aranzadi Zientzia Elkarteko ikertzailea.
16:00-16:30 "Usurbil 1936, ezkutatua argitara ematen". Arantxa Manterola eta Xuban Zubiria, Usurbil 1936 elkarteko kideak.
16:30-17:30 Usurbil 1936: ibilaldi gidatua.
Ekainak 21, ostirala
09:30-10:15 "Besteen lurraldea da iragana. Gazteak, gatazka eta memoria trantsitatzeko aukerak". Samara Velte, Politika eta Kulturan doktorea (UPV/EHU) eta Ikus-entzunezko Komunikazioko irakaslea EHUn
10:15-10:45 "Txikitasunetik memoria eraikitzen: lehen pausuak Antzuolan". Onintza Legorburu eta Ane Alberdi, "Memoria josten: gatazka armatua Antzuolan 1958-2011" liburuaren egileak.
10:45-11:15 "Martxoak 3 Memoriagunea: Gasteizko Herri M3moriaren erronka". Julen Diaz de Argote, Martxoaren 3ko Memoriagunerako proiektuen arduraduna.
11:15-11:45 "Joan da negua? Euskal gatazka fikziora eramateko narratiba berriak". Mikel Ibarguren eta Ekain Albite, Negu Hurbilak filmaren zuzendariak.
11:45-12:30 Atsedenaldia.
12:30-14:30 "Negu Hurbilak" filma eta solasaldia.
Antolatzaileak: UEU, Jakin eta Usurbilgo Udala.