Jakin Jardunaldia

Usurbil 1936 elkarteak jardunaldietan hitza hartu eta bisita gidatua egingo du herrian barrena

Noaua Aldizkaria 2024ko eka. 20a, 06:25

"Gatazkaren memoria, memoriaren gatazka" UEU-ren 52. udako ikastaroen baitan, Usurbil 1936 elkarteak jardunaldian hitza hartuko du eta segidan, herrian barrena ibilaldi gidatua egingo da.

Usurilen egunotan egingo den Jakin Jardunaldiaren aurkezpenean antolatzaileetako batek, Jakinen zuzendari Lorea Agirrek gogorarazi moduan, “Usurbil bada herri bizia kultura aldetik. Edozein gai planteatzen dugula beti dago herrian erreferentziazkoa izan daitekeen ekimen bat eta hori interesagarria da gaiak berak lur hartzen duelako, ematen ari garen leku horretan”. Aurtengoan, memoriaz ariko direnez, udalerri honetako oroimen historikoa berreskuratzeko lanean diharduen Usurbil 1936 elkarteko kideak gonbidatuko dituzte ostegun honetan, ekainaren 20an 16:00etan Artzabalera, Andatzako lubakietan eginiko indusketa lanen berri emateko. Segidan, herri honen oroimen historikoari lotutako ibilaldi gidatua programatu dute herrian barrena Jakin Jardunaldiko parte hartzaileentzat.

Baina, adi, uda ostean, irailetik aurrera, herritar orok parte hartu ahalko du ibilbide honetan zehar, iragan astean, 650 Usurbil Bizi herri egitasmoko sustatzaileek datozen bisita gidatuen eskaintza aurkezteko agerraldi bidez iragarri zuten moduan. Izan ere bere ataletako bat, Memoria Historikoaren Usurbil da. Udalak eta Usurbil 1936 elkarteak, herri honen oroimen historikoa berreskuratzeko, 1936ko gerrak "Usurbil eta usurbildarrak nola kolpatu zituen ikertu eta ezagutzera emateko lan ikaragarria egin dute".

Lan-ildo ezberdinak dituzte. Horietako baten baitan, Andatzako lubakiak berreskuratu dituzte. Apirilean eginiko bisita gidatu eta antzeztuaren bidez erakutsi zituzten. Ibilaldi gidatua ere egin dezake norberak bertan. Adi, irailetik aurrera, "herrigunean zehar ere gai honekin lotura duten bisita gidatuak eskainiko dira".

Datozen bisita gidatuen eskaintza
Ondarearen Usurbil
Andatza:
-Errotarrien bidea: monumentu megalitikoak bisitatzeko aukera.
-Oroimen bidea: Usurbil 1936 elkarteak berreskuraturiko lubakiak.
Bisita: nork bere kabuz egiteko aukera. Ibilbidea seinaleztatua dago panelen bidez. Panel horietan, QR bidez informazio gehiago eskura daiteke. 

Salbatore eliza:
Berriki Udalak eta elizak sinaturiko lankidetza hitzarmenari esker, eliza bera, kanpandorrea, bisita gidatu berezien 1907an Parisko Cavaillé-Coll lantegietan eraikitako organoa (Joan Luis Atxega organojolearen erakustaldiak ere izango dira) edota Benito Yeregi Goldarazenak egin eta 1912az geroztik bertan den erlojua bisitatu ahalko dira.


Zaintzaren Usurbil
Ekainak 28, ostirala, 10:00:
-Txirikorda, Ugartondoko belaunaldiarteko etxebizitza komunitarioa.
-Egurtzegi, Kalezarko zaintzadun etxebizizitzen auzunea.

Zero Zabor Usurbil
Ekainak 27, osteguna:
-Usurbilgo hondakinen kudeaketa eredua.

Usurbil Museo Irekia
-Usurbilgo kaleetako sorkuntza ezagutzeko bisita gidatuak.
-Herriko kaleetako sorkuntza ezagutzearekin batera, bisita berezi bana Chillida Lekura ekainaren 23an eta Zumeta Arte Estudiora uztailaren 7an.

Oroimen historikoaren Usurbil
-Andatzako Oroimenaren Bideaz gain, irailetik aurrera, oroimen historikoari lotutako bisita gidatuak herrian zehar. 

Erreserbak eta bisita hauen egutegia 650usurbilbizi.eus atarian.
Oharra: bisita pribatuak, talde bisitak eskatzeko aukera ere bada turismoa@650usurbilbizi.eus helbidera idatzita.