Usurbilgo jaiak

Festetako egitaraua etxez etxe banatzen hasiak

Noaua Aldizkaria 2024ko eka. 20a, 08:59

Ane Ibargoien Alvarez herrikideak diseinaturiko egitaraua etxez etxe banatzen ari da Usurbilgo Udala egunotan.

 

Digitalean ikusia dugu, azala egileak eskuartean zuela ere bai. Orain, postontzietan, paperean jasotzen hasi dira herrikideak, ate joka ditugun Usurbilgo jaietako egitaraua. Udala etxez etxe banatzen hasia da.

Aste hasierako jaien aurkezpeneko agerraldian ikusi ahal izan genuen lehen aldiz aipatu diseinu lana, Ane Ibargoien Alvarez herrikidearena. Gogoan izan, Jai Batzordeak antolaturiko lehiaketa bidez hautatu zuten bere sorkuntza lana egitaraura eramatea.

Argitsua, kolore bereziekin
Udaberri honetan plazaraturiko deialdiaren baitan, lanak aurkezteko Jai Batzordeak finkaturiko epealdiaren baitan, bost diseinu aurkeztu ziren. Lanok, gero, aipatu herri batzorde honetako kideek eta diseinu arloan aditu diren zenbaitek osaturiko taldeak epaitu behar zituen. "Bere argitasunagatik, kolore bereziengatik, herriarekin zuen loturagatik", epaile lanetan jardun zutenen esanetan "asko gustatu zitzaiguna", Ane Ibargoien Alvarez herrikideak aurkezturiko sorkuntza lana saritzea erabaki zuten.

Egitaraua usurbil.eus atarian ere eskuratu ahalko duzue baita bertsio elebiduna, Gure Pakea elkarteak Artzabalen duen egoitzan, Santueneako Gure Elkartean, Sutegin, Potxoenean eta Oiardo kiroldegian. 

 
 

Usurbilgo jaiak
Ekainak 27, osteguna
16:00
Pala txapelketa: kirol egokituen erakustaldia eta binakako finala.
17:00/19:00 "1371-1971 Usurbil "villa" bezala izaten hasi zenetik 600 urte" bideo emanaldia Sutegin.

Ekainak 28, ostirala
06:00 Oilasko-biltzaileen gosaria eta irteera, txosnetatik abiatuta.
10:00-13:00 Puzgarriak frontoian.
14:00 Oilasko-biltzaileen itzulera eta bazkaria.
Ondoren, Hysteriaren kontzertua.
16:00 Diskofesta Gaztelekuan.
16:00 Kolore Festa Artzabalen.
18:00 Kolore Festako opari banaketa.
18:30 Jaixkipe txaranga frontoian.
19:00 Txupinazoa eta ikurrinaren igoera, adineko emakume zaintzaileen eskutik.
Ondoren, herri kalejira buruhandi eta erraldoiekin.
20:00 Gazte txupinazoa eta txosnen irekiera.
22:30 Erromeria: Laket.
Ondoren, kontzertuak txosnetan: Neallta Fola, Ziztada&Rlantz eta DJ Zer?

Ekainak 29, larunbata
12:30 Herri kirolak: herritarrez osatutako bi talde lehian: txinga, trontza, aizkora, korrika, giza proba, harri jasotzea.
13:30 Fanfarrikant Brass Band.
14:00 Zikiro jana, Askatasuna plazan.
17:30 Errekortariak eta sokamuturra Udarregin.
18:00 Txosnetan kontzertua: Tik Tara.
Ondoren, Laskotxaranga.
18:30 Buruhandi eta erraldoiak.
23:00 Kontzertuak frontoian: Ameba eta Dupla.
Ondoren, kontzertuak txosnetan: Ezpalak taldea eta DJ Reimy.

Ekainak 30, igandea
Egunsentian, Hamarru elektrotxaranga.
Ondoren, gaupaseroen argazkia.
11:00 Bola txapelketa.
12:30 Joaldunak.
14:00 Jubilatuen bazkaria, Atxega Jauregian.
18:00 Herriko dantzariak frontoian.
18:30 Poteo elegantea txosnetatik abiatuta.
19:00 Bertsolariak Joxe Martin Sagardia plazan: Amets Arzallus, Maider Arregi, Uxue Alberdi eta Xabat Galletebeitia. Gai-emailea: Maite Berriozabal.
20:30 Erromeria frontoian: Itzal.
Ondoren, kontzertuak txosnetan: Akaleia, Ithaka eta DJ La Fulana.

Uztailak 1, astelehena
09:45 Haur eta gazteei harrera, Joxe Martin Sagardia plazan.
10:00-13:00 Txikienentzat puzgarriak frontoian.
10:00-12:00 Gaztetxoentzako erronka. (LH5etik DBH2ra).
10:00-12:00 Ginkana. (LH1etik LH4ra).
10:30-11:30 Txutxu trena. Eguneko Zentroa eta Artzabalgo Helduak.
11:30-13:30 Txutxu trena, Bordatxo aurretik.
11:00-13:00 Toka txapelketa eta Santixabel Igel Jokoa, Artzabalen.
12:30 Buruhandi eta erraldoiak.
13:00 Mojitada herrikoia.
13:30 Umeen bazkaria Artzabalen. (Norberak ekarrita).
14:30 Gazte bazkaria txosnetan.
Ondoren, Anuk eta Elene.
15:00-18:00 Ur puzgarriak Artzabalen.
15:30-17:30 Txutxu trena, Bordatxo aurretik.
16:00 Mus txapelketa, Askatasuna plazan (Izen-ematea 15:30-16:00).
18:00 Distopia elektrotxaranga, txosnetatik abiatuta.
18:30 Txokolate jatea, Artzabalen.
20:00 Tapia eta Leturia, frontoian.
Jarraian, Bertsio Gaua txosnetan.

Uztailak 2, astelehena
09:00 Esnadeia, txistulariekin.
12:00 Sokadantza, Joxe Martin Sagardia plazan.
Jarraian, lore eta salda banaketa.
12:30 Triku taldearekin kalejira.
17:00 LI. Esku pilota txapelketako finalak.
18:00 Buruhandi eta erraldoiak.
18:30 Paella lehiaketa txosnetan. (Izen ematea 18:00etan)
19:00 Puro Relajo musika taldea Artzabalen.
23:00 Maskota erretzea eta traka, Dema plazan.
Ondoren, txosnetan: Pisoo&OPH raperoak eta Karaokea.

Jaietan zehar...
12:00-14:00/18:00-20:00 Zirriborro tailerrekoen eskulanak ikusgai Sutegiko aretoan.