Gezurra badirudi ere, bart sartu gara ofizialki uda garaian eta tarte hau, jai giroaren sinonimoa da, hein handi batean. Izan ere, udan sartu orduko murgiltzen da festetan inguru hau. Jaien lehen geltokia, beti bezala, Kalezar izaten da. Ostiral honetatik, ekainaren 21etik, astelehenera arte etenik gabeko ospakizunetan murgilduko da auzoa.
Hitzorduen aldaketak
San Juan egunak eta bezperak baldintzatu ohi du ospakizunen egitaraua. Aurten, San Juan eguna astelehenez egokituko da. Bezpera, beraz, igandea, eskea eta aurten, Pikaolan piztuko den suarekin. Honenbestez, aurreko urteetan igandez ospatu izan duen Umeen Eguna, larunbatera aurreratuko dute. Orbeldi dantza taldekoen emanaldia, larunbatetan egin izan dena, aldiz, ostiral arratsalde honetan izango da.
Auzotarrak izango dira jaietako protagonistak, gaurkoan bereziki. Izan ere, batetik, haien arteko herri kirolak iragarri dituzte lehenik, eta, segidan, afaria.
Jokoak, jan-edana, San Juan bezperari eta egunari lotutako ospakizunak, kontzertuak... Honatx Jai Batzordeak osatu duen egitarau oparoa egunotarako:
Kalezarko jaiak
Ekainak 21, ostirala
16:30 Buruhandiak.
17:30 Herriko dantzariak.
Ondoren, auzotarren arteko herri kirolak.
20:30 Auzo afaria.
23:00 Kontzertuak:
- Txiskeruak.
- Zaparra.
- DJ Fantasia.
Ekainak 22, larunbata: Umeen Eguna
10:30 Umeen krossa (izen ematea 10:00etan itxiko da).
11:30 Umeen jolasak.
Ondoren, buruhandiak.
16:00 Musa (izen ematea 15:30ean itxiko da).
16:00 Tailerrak.
Ondoren, buruhandiak.
18:30 Txokolatada.
19:30 DJ Gorka Mendi.
00:00 Kontzertuak:
- Bide Batez.
- DJ Javi Hidalgo.
Ekainak 23, igandea: San Juan bezpera
15:00 San Juan eskearen irteera.
22:00 San Juan sua.
Ekainak 24, astelehena: San Juan eguna
11:00 Meza nagusia.
Ondoren, toka txapelketa.
16:30 Buruhandiak.
18:00 Trikitilariak: Ostolaza eta Pujana.
Ondoren, sardina eta sagardo dastaketa Saizar sagardotegiaren eskutik.
Antolatzailea: Kalezarko Jai Batzordea.