Jakin Jardunaldia

[ZUZENEAN] "Gatazkaren memoria, memoriaren gatazka", Jakin Jardunaldiaren amaiera

Noaua Aldizkaria 2024ko eka. 21a, 11:37

Jakinek, Usurbilgo Udalak eta UEU-k antolaturiko UEU-ren udako 52. ikastaroen baitako Jakin Jardunaldiaren azken hitzorduak ostiral honetan. Amaiera, Sutegin, herriarentzat irekia izango den "Negu hurbilak" film proiekzioarekin.

Jakin Jardunaldiaren amaiera ostiral honetan. Goizeko 9:00etan hasita Artzabalen, UEU-k, Jakinek eta Udalak aurreikusitako azken saioak. Martxoak 3 Memoriagunea, gazteak eta gatazka edota euskal gatazka fikziora eramateko narratiba berriak ahotan hartuko dituzte aditu eta aritu ezberdinen eskutik. Atzo bezala, Berriak zuzenean eskainiko ditu streaming bidez, gaurko saioak ere.

Antolatzaileek jardunaldi hau aurkezteko egindako agerraldian aurreratu moduan, hiru eremuetatik heltzen ari dira hizpide duten "gatazkaren memoria, memoriaren gatazka" izeneko hitzordu honi: memoria zer den, memoria nork kontatzen duen, eta, azkenik, memoria nola transmititu, zabaldu.

"Negu hurbilak"
Hainbat egitasmo aurkezteko ere tartea hartzen ari dira Jakin Jardunaldi honetan. Halaxe borobilduko dute ekimena, gainera; aurtengoan, estreinakoz, Artzabaldik kanpo, Sutegin. "Negu hurbilak" filma proiektatuko dute. Filmaren trailerra albiste honi atxikitako bideoan duzue. Sutegin egingo den doako proiekzioa irekia izango da, hau da, edonork joan ahal izango dute auditorioko aforoa bete arte. Proiekzioan bertan izango dira filmaren zuzendari Mikel Ibarguren eta Ekain Albite.  Proiekzioaren aurretik, Artzabalgo jardunaldiaren baitan ikus-entzunezko lan honen zuzendariok parte hartuko dute "Joan da negua? Euskal gatazka fikziora eramateko narratiba berriak" izeneko saioan.

"Negu Hurbilak-ek ihesaldi baten istorioa kontatzen du. Ihesaldi horretan, protagonistak, 25 urteko neska gazteak, jazarpenak behartuta eta ezjakintasunean murgilduta, ez daki non dagoen, nora doan, ez eta iritsiko ote den inora. Helburu argia dauka, muga zeharkatzea, badakielako horrela bakarrik, bere jaioterririk urrun joateko aukera izango duela eta herrian duen ziurtasun ezatik salbu egon daitekeela. Hala ere, mendien azken mugako herrira iristean, denbora iristen ere ez den herrira, abandonuaren minak eta etorkizunaren zaurgarritasunak sakoneraino barneratuta dituenean, ihesa gero eta usuagoa eta korapilatsuagoa egiten hasiko zaio... Pixkanaka inguru horietako bazterretan galduz joango da eta gero eta zailagoa izango zaio handik aldentzea".


Jakin Jardunaldia
"Gatazkaren memoria, memoriaren gatazka"
Egunak: ekainak 20, 21.
Ordutegia: 9:00-17:30 (ekainak 20), 9:30-14:30 (ekainak 21).
Tokia: Artzabal.
Zehaztasunak:
Informazio gehiago: ueu.eus

Egitaraua:
Ekainak 21, ostirala
09:30-10:15 "Besteen lurraldea da iragana. Gazteak, gatazka eta memoria trantsitatzeko aukerak". Samara Velte, Politika eta Kulturan doktorea (UPV/EHU) eta Ikus-entzunezko Komunikazioko irakaslea EHUn
10:15-10:45 "Txikitasunetik memoria eraikitzen: lehen pausuak Antzuolan". Onintza Legorburu eta Ane Alberdi, "Memoria josten: gatazka armatua Antzuolan 1958-2011" liburuaren egileak.
10:45-11:15 "Martxoak 3 Memoriagunea: Gasteizko Herri M3moriaren erronka". Julen Diaz de Argote, Martxoaren 3ko Memoriagunerako proiektuen arduraduna.
11:15-11:45 "Joan da negua? Euskal gatazka fikziora eramateko narratiba berriak". Mikel Ibarguren eta Ekain Albite, Negu Hurbilak filmaren zuzendariak.
11:45-12:30 Atsedenaldia.
12:30-14:30 "Negu Hurbilak" filma eta solasaldia.

Antolatzaileak: UEU, Jakin eta Usurbilgo Udala.