Ospakizun giroko kirol hitzorduak asteburuan

Noaua Aldizkaria 2024ko eka. 21a, 08:00

Ospakizun kutsuko zenbait hitzordu iragarri dira astebururako.

Usurbil K.E.-ren batzarra
Herriko eskubaloi taldeak biltzen dituen elkarteak ohiko batzarra deitu du larunbat honetarako, ekainaren 22rako. Goizeko 10:30etarako finkatu dute elkartzeko ordua, Potxoenean.

Denboraldi amaiera
2023-24 denboraldiak berea egin du. Merezitako oporraldian murgilduko dira herriko kirol taldeak. Aurretik, Kalezarko festen asteburuan egin ohi duten bezala, afaritarako elkartuko dira. Kirolariena izango da herriko pilotalekua bihar.

Kalezarko jaietako hitzorduak
Ostiral honetan hasi eta astelehenera arte luzatuko diren Kalezarko jaietan bi kirol hitzordu iragarri ditu Jai Batzordeak. Hasteko, gaur, hilaren 21ean, 17:30etan Orbeldiren emanaldiaren ostean, auzotarren arteko herri kirolak izango dira. Bihar, bestalde, Umeen Eguna ospatuko dute; hasteko, gaztetxoenen krosa egingo dute 10:30etan hasita.

Usurbilgo jaietako hitzorduak
Lau hitzordu izango ditugu Usurbilgo festetan:

Ekainak 27, osteguna
16:00
Pala txapelketa: kirol egokituen erakustaldia eta binakako finala.

Ekainak 29, larunbata
12:30 Herri kirolak: herritarrez osatutako bi talde lehian: txinga, trontza, aizkora, korrika, giza proba, harri jasotzea.

Ekainak 30, igandea
11:00 Bola txapelketa.

Uztailak 2, astelehena
17:00 LI. Esku pilota txapelketako finalak.