Tradizioari hutsik egin gabe, topa eginez agurtu dute UEU-ren udako 52. ikastaroen baitako Jakin Jardunaldia ostiral honetan. Aurtengoan, estreinakoz frontoian, ez Artzabalen ohi bezala. Izan ere, Sutegin amaitu dira "Gatazkaren memoria, memoriaren gatazka" goiburupean egindako jardunaldiok, "Negu hurbilak" izeneko film proiekzioarekin. Parte hartzaileak handik aterata, hurbilen zuten aterpean elkartu dira, hitzordua borobildu duen agurrerako. Usurbilen egonda, nola ez, edalontzietan sagardoa zerbitzatu eta edari preziatu honekin topa egin dute.
Modu horretan, hurrengo urtera arte agurtu dute Jakin Jardunaldia. Izan ere, sustatzaileek (UEU-k, Jakinek eta Udalak) berriki sinatu duten lankidetza hitzarmenari esker, beste lau urtez egingo da jardunaldi hau Usurbilen; bai behintzat, gutxienez, 2028. urtera arte.
Amaitu duten aurtengo edizioari dagokionean, Berria hedabideak zuzenean eskaini du egunotako Jakin Jardunaldia streaming bidez. Segidan dituzue eskainitako zuzeneko emanaldi guztiak, bideoz bideo: