Esklusibotasun erabatekoa izan zuten UEU-ren udako 52. ikastaroen baitako Jakin Jardunaldiko kideek. Izan ere, "Gatazkaren memoria, memoriaren gatazka" izeneko jardunaldian izandakoek estreinakoz herrian osaturiko ibilbide gidatu berri batean parte hartu zuten.
Bisita herri hau oroimen historikoa berreskuratzen diharduen Usurbil 1936 elkarteko kideek gidatu zuten. Ibilbidean sakonago ezagutu eta zer ezagutu eta ikasia badugunez, irailetik aurrera, herritar ororentzako zuzendua egongo da.