Zenbait zerbitzu udako ordutegian gaurtik

Noaua Aldizkaria 2024ko eka. 24a, 08:27

Sutegi udal liburutegiak eta Euskotrenek gaurtik udako ordutegia izango dute indarrean, astelehen honetatik aurrera. Datozen asteotan, egokitzapen hau egingo dute zerbitzu gehiagok.

Sutegi udal liburutegia
Astelehen honetatik, ekainaren 24tik aurrera, udako ordutegia izango du indarrean Sutegi udal liburutegiak irailaren 9ra arte. Tarte horretan, astelehenetik ostiralera goizez zabalduko dute, 9:30-14:00 artean. Ekainaren 25ean eta uztaileko astelehenetan arratsaldez ere bai, 17:00-19:00 artean. Informazio gehiago: biblioteka@usurbil.eus/ 943 360 693 / Irazu, 14 / 688 625 477 (whatsapp zerbitzua).

Euskotren

Gaurtik, ekainaren 24tik aurrera, indarrean izango du Euskotrenek udako ordutegi berria. Urtero moduan, Usurbil zeharkatzen duen zerbitzua indartu egingo dute udako asteburu eta jaiegunetan. Urtean zehar 60 minuturo izaten da tren zerbitzua, uda parte honetan 30 minuturo eskainiko da zerbitzu hau, Usurbildik Oriorantz 14:04-21:04 artean eta 15:24-22:54 artean Donostiarantz. Informazio gehiago:
euskotren.eus
944 333 333

Bus-taxia
Aurreko urteen antzera, uztailaren 1ean jarriko du martxan udalerriko txoko ezberdinak lotzen dituen doako garraio zerbitzuak udako ordutegia. Urtero moduan, goizez bakarrik ibiliko da bidean, arratsaldeetan ez uztaila osoan. Abuztuan "Bidez Bide" izeneko zerbitzu hau etenda egongo da eta irailaren 1etik aurrera ohiko ordutegira itzuliko da. Uztailari dagokionean, 7:30etan, 10:30etan eta 13:30etan abiatzen diren zerbitzuei eutsiko die bus-taxiak; arratsaldekoak (15:30/19:00) bertan behera geratuko dira. Informazio gehiagorako deitu 630 643 596 telefono zenbakira. Ordutegi osoa hemen kontsulta dezakezue: Bidez Bide

Lurraldebus
Oraindik ezer zehaztu ez duen arren, aurreko urteetan abuztuan izaten du Lurraldebusek, uda parteko ordutegia indarrean. Informazio gehiagorako:
900 300 340
lurraldebus.eus

Oiardo Kiroldegia
Uztailean eta abuztuan udako ordutegia izango du indarrean ohi bezala Oiardo Kiroldegiak; aurten, ordea, berrikuntza nabarmen batekin, iazkoaren alderatuz gero. Izan ere, urtarrilaz geroztik gertatzen ari den moduan, igerilekuak eguerdietan zabalik segiko du baita udako hilabeteetan:
Lanegunak: 07:00-20:15 (igerilekua 20:00).
Larunbat, igande eta jai egunak: 09:00-13:00 (igerilekua 12:45).

Itxiera: aurten Oiardo kiroldegia ez da osoki itxiko. Igerilekua itxiko dute uztailaren 30eko eguerdiko 12:00etatik abuztuaren 18ra arte.

Informazio gehiagorako:
943 37 24 98
kirola@usurbil.eus
bpxport.es
Facebook: @oiardokiroldegia
Twitter: @oiardokiroldegi

Kzgunea
Ekainaren 28ra arte 9:00-13:00 artean zabalduko dute Usurbilgo KzGunea. Uztailean arratsaldez, 16:00-20:00 artean eta abuztuan itxita egongo da. Irailaren 2an irekiko dute berriz. Informazio gehiagorako:
Kale Nagusia, 37
943 023 684
tutor.usurbil@kzgunea.net

Garbigunea
Atallu industriagunean kokatua dagoen zerbitzuko ordutegia urte garai honetara egokitu ohi dute urtero:
-Uztailaren 15era arte: astelehenetik ostiralera, 10:15-12:50 eta 16:00-18:50 artean zabalik; larunbatetan, 09:00-12:50 artean irekiko dute. Igande eta jai-egunetan itxita.
-Uztailaren 15etik irailaren 15era: astelehenetik ostiralera, 10:15-12:50 artean eta 16:00-18:20 artean. Larunbatetan, 09:00-12:50 artean. Igande eta jai-egunetan itxita.