Euskara eta aisialdiko udal dirulaguntzak eskatzeko azken astea

Noaua Aldizkaria 2024ko eka. 24a, 08:14

Euskara eta aisialdiko dirulaguntzak eskatzeko ostiralera arteko, ekainaren 28ra arteko epea duzue. Horrez gain, ekintzaileei zuzenduriko beste dirulaguntza lerroetara ere eskabideak aurkez daitezke. Albiste honetan dituzue xehetasunak.

Amaitzear den 2023-24 ikasturte honetan aisialdiko begirale edo zuzendari ikastaroak egin dituztenek nahiz euskara ikasten aritu direnek Usurbilgo Udalaren dirulaguntza deialdietarako eskabideak aurkez ditzakete ekainaren 28ra arte. Dirulaguntza deialdon oinarrien berri ekainaren 3ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean jaso dezakezue.

Horrez gain, lokal komertzial hutsetan jarduera ekonomiko berri bat abiarazi edota Kabiene Elkarlan Gunean urtebeteko egonaldia egiteko dirulaguntza lerroetara ere eskabideak aurkez daitezke.

Euskarako dirulaguntza deialdia
Xedea: "Usurbilgo Udalaren dirulaguntzen oinarri erregulatzaileak ezartzea, norgehiagoka erregimenean, 2023-2024 ikasturtean helduentzako euskalduntze eta alfabetatze ikastaroak egin dituzten usurbildarrei dirulaguntzak emateko".
Baldintzak:
-Usurbilen erroldatua egon eta 16 urtetik gora izatea.
-Gutxienez, ikastaro osoan zehar, %80ko asistentzia izatea (autoikaskuntzaren kasuan aprobetxamendua ziurtatzea).
-Gutxieneko aprobetxamendua gainditzea (euskaltegiak egindako ziurtagiriaren bidez egiaztatu beharrekoa).
-2023ko irailaren 1etik 2024ko abuztuaren 31 bitartean egindako ikastaroak lagunduko dira diruz: HABEk homologatutakoak eta ez homologatuak.
Banatuko den laguntza kopurua:
-Aipatu baldintzak betetako herritarrek matrikula kostuaren %100 jasoko dute (600 euroko muga).
Eskaerak: udal erregistroan edo usurbil.eus atariko dirulaguntzen atalean.
Epealdia:
ekainak 17-28.
Informazio gehiagorako: ekainaren 3ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.

Aisialdiko begirale edo zuzendari ikastaroak
Xedea: "Usurbilgo Udalaren dirulaguntzen oinarri erregulatzaileak ezartzea, norgehiagoka erregimenean, 2023-2024 ikasturtean zehar aisialdiko begirale edo zuzendari ikastaroa euskaraz egin duen usurbildar orori dirulaguntzak emateko".
Baldintzak:
-Usurbilen erroldatua egon eta 16 urtetik gora izatea.
-Ikastaroa euskaraz izatea eta Eusko Jaurlaritzak homologatua izatea.
-Ikastaroaren alderdi teorikoa gainditzea eta araututako gehienezko epearen barruan titulua lortzea.
-2023ko uztailetik 2024ko ekaina bitartean egindako ikastaroak lagunduko dira diruz.
-Ikastaroek Eusko Jaurlaritzaren homologazioa behar dute.
Banatuko den laguntza kopurua:
-Begirale ikastaroa: matrikularen %50 (gehienez ere 250 €).
-Aisialdiko zuzendari ikastaroa: matrikularen %50 (gehienez ere 250 €).
-Aipatutako portzentaje hau gutxitu egin daiteke aurkezten diren eskarien arabera.
Eskaerak: udal erregistroan edo usurbil.eus atariko dirulaguntzen atalean.
Epealdia:
ekainak 17-28.
Informazio gehiagorako: ekainaren 3ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.



Ekintzaileentzako Kabiene Elkartean lankidetza-esparrua erabiltzeko Hasiz Hazi beka deialdia
Xedea: proiekturen bat duen Beterri-Buruntzako ekintzaileari Kabiene elkartearen elkarlan-gunean egonaldia diruz laguntzeko deialdia, norgehiagoka erregimenean.
Kopurua:
4.500 euro. Ekintzaile bakoitzeko gehienez 1.742,40 euro, "beti ere ekintzaileak 12 hilabetetako erabilera izaten badu Kabienen".
Balorazio irizpideak:
jardueraren eta enpresa kudeaketari lotutako prestakuntza teknikoa, esperientzia profesionala; proiektuaren koherentzia sustatzaileen profil eta merkatuarekiko; berrikuntza eta inpaktu soziala; Kabieneko eskaintza osatu eta aberasturiko proiektua izatea; proiektuaren sustatzaileak Usurbilen erroldatua eta emakumeak izatea; euskaraz lan egiteko gaitasuna; berdintasun gaietan prestakuntza...
Ordainketa:
%80a dirulaguntza deialdiko ebazpena kaleratutakoan, gainerakoa memoria eta faktura agiriak aurkezturikoan.
Epea:
irailak 30.


Hutsik dagoen merkataritza lokal batean jarduera ekonomiko berri bat abiarazi nahi duten ekintzaileentzako dirulaguntzak
Xedea:
dirulaguntza deialdia, norgehiagoka erregimenean, Usurbilen hutsik dauden merkataritza lokaletan jarduera ekonomiko berri bat abiarazteko ekintzaileak laguntzeko.
Bi lerro ditu: bat hasierako gastuak laguntzeko eta, bigarrena, lokalaren alokairu edo erosketa gastuak ordaintzen laguntzeko.
Kopurua:
27.800 euro (11.000 euro lehen gastuei aurre egiteko, 16.800 euro lehenengo bi urteko alokairu edo erosketa gastuetarako; 9.600 euro lehenengo urterako, 7.200 euro bigarren urterako). Proiektuko gehienez 10.300 euro lehen urtean eta 3.600 euro bigarrenean.
Balorazio irizpideak:
lehentasuna izango dute, egun, herritarrei eskaintzen ez zaizkien zerbitzuek, ixtera doazenek edo itxi berrien segida diren proiektuek.
Baldintzak:
besteak beste, lokalik jabetzan ez izatea; jarduera Usurbilen kokatzea; jardueraren bideragarritasun ekonomikoa ziurtatzen duen proiektua landua izatea; Foru Ogasuneko zerga betebeharretan eta Gizarte Segurantzari lotutakoetan egunean izatea, txikizkako merkataritza edo ostalaritza jarduerak izatea; pertsonei zuzenduriko zerbitzuak eskaintzen dituena, kale edo eremu jakin bat biziberritze lagunduko duena.
Balorazio irizpideak:
aurreikusitako inbertsioa, ekintzaileen prestakuntza eta esperientzia, enpresa txikia izatea, auzoetan oinarriko zerbitzuak eskaintzeko jarduera izatea, sortutako enplegua, euskararen presentzia, originaltasun eta berrikuntza maila, enpresa planaren kalitate teknikoa...
Epea:
irailak 30.
Ordainketa:
%70era bitarte dirulaguntza ebaztean, gainerakoa azken justifikazioa aurkeztutakoan.

Aurkezteko modua:
-Presentzialki udal erregistroan.
-Telematikoki usurbil.eus atarian.

Informazio gehiago, urtarrilaren 19ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean.