Ikastaro gehiago eta AEK-ren aurrematrikulazio kanpaina egunotan

Noaua Aldizkaria 2024ko eka. 24a, 08:54

Lerrootan egunotan datozen ikastaroen berri baita datorren 2024-25 ikasturtera begira Etumeta AEK euskaltegiak azken txanpan duen aurrematrikulazio kanpainari buruzko xehetasunak.

Xake tailerra
Sutegi udal liburutegiaren eskutik, xakean trebatzeko hastapeneko nahiz hobekuntza saio bana iragarri du aste honetarako:
-Ekainak 26, 11:30-13:00 Sutegi Liburutegian, HASTAPENA: Xakean ikasi edo/eta lehen pausuak eman nahi dituen edonorentzat.
.Ekainak 27, 11:30-13:00 Sutegi Liburutegian, HOBEKUNTZA: Xakean sakondu nahi duen edonorentzat.
Izen ematea, Liburutegian.

KzGunea
Ekainean goizez irekitzen segiko dute hilaren 28ra arte, 9:00-13:00 artean. Uztailean arratsaldez, 16:00-20:00 artean. Honatx KzGunera datozen ikastaroen berri:
-Uztailak 1, 16:00-18:00 “Egon zaitez aktibo Google Fit eta Wikilocekin”.
-Uztailak 3-16, 16:00-18:00 “Oinarrizko Interneta. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi”.
-Uztailak 17-30, 16:00-18:00 “Eman lehenengo pausoak argazki ukituan GIMPekin”.
Informazio gehiago:

Kale Nagusia, 37
943 023 684
tutor.usurbil@kzgunea.net


Etumeta AEK euskaltegia

Zabalik da 2024-25 ikasturteko aurrematrikula epea ekainaren 28ra arte Etumeta AEK euskaltegian. Bertatik ohartarazi dutenez, “izena orain emanez gero, hainbat abantaila izango dituzu: ikasturte honetako prezioari eutsi, ordainketa malguagoa, ohiko ordainketa epeei beste epe bat gehituta eta lehentasuna taldeak eratzerako orduan”. Horrez gain, “ikastaroa ez egitea erabakitzen baduzu, aurrematrikularen %100 itzuliko dizugu ikastaroa hasi baino lehen jakinaraziz gero. Behin ikastaroa hasita, matrikula itzultzeko ohiko baldintzak aplikatuko dira”. Aurrematrikula bideratu nahi dutenek, online egin dezakete aek.eus/aurrematrikula/ atarian. “Datorren ikasturtean euskara ikasteko asmoa baduzu, ez itxaron!”, egin dute gonbita Usurbilgo AEK-tik.

Dagoeneko ikasturte berriko trebakuntza saioen nondik norakoak zehaztu dute euskaltegitik. Batetik, eskaintza berezia iragarri dute 16-18 urte artekoentzat, B2-C1 mailak eskuratzeko. Bestetik, eskaintza berezia izango dute baita, A0-A1etik hasten direnentzat. Horrez gain, ohi bezala, maila guztiak eskainiko dituzte: A0, A1, A2, B1, B2, C1 eta C2.

Aurrez aurreko eskolak eta tutoretzak izango dira, baita azterketa ofizialak prestatzeko ikastaroak, jubilatuentzako eskaintza bereziak... Horrez gain, "B2, C1 titulua eduki, baina hobetzen eta aberasten jarraitu nahi baduzu, Hobekuntza Taldeak eskaintzen ditugu". Trebatzeko saioei dagokienean, ordutegi malguak eskaintzen ditu Etumeta AEK euskaltegiak; klaseak, goiz, eguerdi, arratsalde eta gau partean.

Matrikula gastuei aurre egiteko, gainera, HABEren eta Usurbilgo Udalaren dirulaguntzak jaso daitezke. Aurten euskaltegian jardun dutenek, ekainaren 17tik 28ra eskatu ahalko dituzte. Beharrezko baldintzak beteta, matrikula gastuen %100a ordain dezakete udal laguntzok.

Gogoan izan, ohiko bideotatik jaso dezakezue informazio gehiago:
blogak.eus/etumeta-euskaltegia-aek
Nagusia, 43
607 609 379
usurbil@aek.eus
aek.eus
muntteri.blogspot.com.es