Usurbilgo jaiak

Etziko pilota egokituko erakustaldirako parte hartzaileak zehaztu dituzte

Noaua Aldizkaria 2024ko eka. 25a, 10:04

Usurbilgo jaietako lehenengo kirol hitzorduko parte hartzaileak zehaztu dituzte antolatzaileek. Izerditan blai datozkigu datozen festak, lerrootako ekintzokin.

Pilota egokituko ikuskizuna
Jaiak ofizialki hasi bezperan, pilota egokituko erakustaldia iragarri du Pagazpek urtero moduan, ostegunerako, ekainaren 27rako, 16:00-18:00 artean frontoian. Antolatzaileek zehaztu dute jada hitzorduan nortzuk parte hartuko duten:
Joseba Lasa-German Elkoro
Manu Quesada-Aingeru Semperena
Leire Troitiño-Asier Navaridas

Lehen fasea
Joseba Lasa-German Elkoro - Manu Quesada-Aingeru Semperena
Joseba Lasa-German Elkoro - Leire Troitiño-Asier Navaridas
Manu Quesada-Aingeru Semperena - Leire Troitiño-Asier Navaridas

Finala
Lehen bi bikote sailkatuen artean

Pala txapelketa
Asteotan jokaturiko txapelketako azken neurketa festak ofizialki hasi aurreko bezperan, ekainaren 27an izango da binakako finala, 16:00-18:00 artean izango den pilota egokituko erakustaldiaren ostean.

Bola txapelketa
Festetan hutsik egiten ez duen beste kirol hitzordua; ekainaren 30ean, goizeko 11:00etan hasita, nola ez, Askatasuna plazako bolatokian.

Herri kiroletako desafioa

Herrikideak joko ezagunen bueltan (txinga, trontza, aizkora, korrika, giza proba, harri jasotzea) lehian jarriko dituen herri kirolen desafioa bueltan datorkigu. Aurreko edizio arrakastasuen ondotik, eguerdira igaro dute aurtengo edizioa; ekainaren 29an, 12:30etan plazan, herrikideak lehia bizian ikusteko aukera.

Usurbilgo 51. Pilota Txapelketa
Bestalde, Usurbilgo 51. Pilota Txapelketa azken txanpari begira da. Asteburuan jokatu dira finalaurrekoak. Erabakia dago honenbestez, nortzuk izango diren, ohi bezala, Santixabel egunez, uztailaren 2an, arratsaldeko 17:00etan hasita frontoian lehiatuko diren finaletan parte hartuko duten kadeteen eta seniorren mailako pilotariak.

Emaitzak
Ekainak 14:
Kadeteak: Pagazpe 1 (Alejo-Pagola) 19 - 22 Lapke (Landa-Munduate)
Seniorrak: Elizalde-Lizeaga 22 - 16 Barbajero-Santesteban

Ekainak 15
Kadeteak:
Zazpi iturri (Gorostidi-Olano) 22- 3 Pagazpe 2 (Aburuza-Errasti)
Seniorrak: Landa-Aranguren 13 - 22 Txoperena-Urruzola

Finalak
Eguna: uztailak 2, asteartea.
Ordua: 17:00.
Tokia: Usurbilgo frontoia.
Finalistak:
Kadeteak: Lapke (Landa-Munduate)-Zazpi iturri (Gorostidi-Olano)
Seniorrak: Elizalde-Lizeaga-Txoperena-Urruzola