Usurbilgo jaiak

Lehenengo kirol hitzorduak gaur, festetarako girotzen hasteko

Noaua Aldizkaria 2024ko eka. 27a, 07:12

Pilota egokituko jaialdia eta pala txapelketako finala jokatuko da ostegun honetan.

Pilota egokituko ikuskizuna
Jaiak ofizialki hasi bezperan, pilota egokituko erakustaldia iragarri du Pagazpek urtero moduan, ostegunerako, ekainaren 27rako, 16:00-18:00 artean frontoian. Antolatzaileek zehaztu dute jada hitzorduan nortzuk parte hartuko duten:
Joseba Lasa-German Elkoro
Manu Quesada-Aingeru Semperena
Leire Troitiño-Asier Navaridas

Lehen fasea
Joseba Lasa-German Elkoro - Manu Quesada-Aingeru Semperena
Joseba Lasa-German Elkoro - Leire Troitiño-Asier Navaridas
Manu Quesada-Aingeru Semperena - Leire Troitiño-Asier Navaridas

Finala
Lehen bi bikote sailkatuen artean

Pala txapelketa
Asteotan jokaturiko txapelketako azken neurketa festak ofizialki hasi aurreko bezperan, ekainaren 27an izango da binakako finala, 16:00-18:00 artean izango den pilota egokituko erakustaldiaren ostean.


Bola txapelketa
Festetan hutsik egiten ez duen beste kirol hitzordua; ekainaren 30ean, goizeko 11:00etan hasita, nola ez, Askatasuna plazako bolatokian.


Herri kiroletako desafioa

Herrikideak joko ezagunen bueltan (txinga, trontza, aizkora, korrika, giza proba, harri jasotzea) lehian jarriko dituen herri kirolen desafioa bueltan datorkigu. Aurreko edizio arrakastasuen ondotik, eguerdira igaro dute aurtengo edizioa; ekainaren 29an, 12:30etan plazan, herrikideak lehia bizian ikusteko aukera.


Usurbilgo 51. Pilota Txapelketa
Bestalde, Usurbilgo 51. Pilota Txapelketa azken txanpari begira da. Asteburuan jokatu dira finalaurrekoak. Erabakia dago honenbestez, nortzuk izango diren, ohi bezala, Santixabel egunez, uztailaren 2an, arratsaldeko 17:00etan hasita frontoian lehiatuko diren finaletan parte hartuko duten kadeteen eta seniorren mailako pilotariak.

Emaitzak
Ekainak 14:
Kadeteak: Pagazpe 1 (Alejo-Pagola) 19 - 22 Lapke (Landa-Munduate)
Seniorrak: Elizalde-Lizeaga 22 - 16 Barbajero-Santesteban

Ekainak 15
Kadeteak:
Zazpi iturri (Gorostidi-Olano) 22- 3 Pagazpe 2 (Aburuza-Errasti)
Seniorrak: Landa-Aranguren 13 - 22 Txoperena-Urruzola

Finalak
Eguna: uztailak 2, asteartea.
Ordua: 17:00.
Tokia: Usurbilgo frontoia.
Finalistak:
Kadeteak: Lapke (Landa-Munduate)-Zazpi iturri (Gorostidi-Olano)
Seniorrak: Elizalde-Lizeaga-Txoperena-Urruzola


Onditz Memoriala
Honako hau ez da jaien baitan antolaturiko kirol hitzordua, baina herriko festetan Usurbil zeharkatuko duen triatloi proba izango da Donostiako Onditz Memoriala triatloi proba. Igandean, ekainaren 30ean egingo da Gipuzkoako hiriburuan, baina probetako batek, txirrindularitzarenak udalerri hau zeharkatuko du.

Lehenbizi, 1,5 kilometroko igeriketa saioa egingo dute parte hartzaileek Kontxako badian. Segidan, 40 kilometroko txirrindularitza proba. N634 errepidetik helduko dira lehiakideak Txikierdira; handik Usurbila eta gero Aginagara joko dute errepide beretik. Oriotik gora gero Mendizorrotzera, eta Igeldotik Donostiara itzuliko dira segidan. Amaitzeko lasterka egingo dituzte azken 10 kilometroak Gipuzkoako hiriburuan.