Urbilek eta Gehituk LGTBIQ+ mugimenduarekin lotutako erakusketa jarri du

Noaua Aldizkaria 2024ko eka. 27a, 10:49

Urbilek erakusketa bat inauguratu zuen atzo Gehiturekin lankidetzan. Gehitu Euskal Herriko gay, lesbiana, transexual, bisexual eta intersexualen Elkartea da. Erakusketa uztailaren 3ra arte egongo da zabalik, eta LGTBIQ+ kolektiboko pertsonaia nabarmenen lan sorta bat ikusteko aukera izango da hainbat garai eta esparrutan zehar: Leonardo Da Vinci, Carmen Burgos, Sor Benedetta, Pier Paolo Pasolini eta Chavela Vargas.

Erakusketa osatzen duten panelak hiru irizpide nagusiren arabera aukeratu dituzte: genero-

parekotasuna, adierazgarritasun historikoa eta hainbat arlotan duen garrantzia, literaturan, zineman, kirolean eta erlijioan. Erakusketa honen helburua da aniztasun afektibo-sexualaren erreferenteak azaleratzea eta gizarte-heziketan eta sentsibilizazioan laguntzea.

 

Uztailaren 4ra bitartean, Cinesa Urbilek LGTBIQ+ gaiko hainbat film proiektatuko ditu “Pride Nights” izeneko programazio berezian. "La Bella Estate", "Norwegian Dream", "Dramarama" eta "Potato Dreams of America" filmak izango dira ikusgai, OutTVk, Cinesak, Gehituk eta Sebastiane Sariak bultzatutako europar izaerako ekimen batean.

 

Urbilek inklusioarekin eta giza eskubideekin konpromisoa du eta LGTBIQ+ Harrotasunaren Nazioarteko Egunarekin bat eginez eta Gehiturekin ekintza bateratuak eginez, gizartearen sentsibilizazioa eta kontzientziazioa sustatzeko, gizarte anitzago eta inklusiboago baterantz aurrera eginez.