Usurbilgo jaiak

Jai giro betean gaurtik, oilasko biltzaileen eta adineko emakume zaintzaileen eskutik

Noaua Aldizkaria 2024ko eka. 28a, 07:40

Festa giro betean murgiltzear da udalerri hau. Gaur sartuko gara ofizialki bost eguneko jaien zurrunbiloan; goiz partean, oilasko biltzaileen eskutik, arratsaldean adineko emakume zaintzaileekin nahiz gazteen txupinazoekin. Tarte horretan, gainera, hitzordu gehiago ere izango dira. Has dadila festa!

Badatoz Usurbilgo jaiak. Ostiral arratsaldean 19:00etan abiaraziko dituzte adineko emakume zaintzaileek udaletxeko balkoitik. Ordubete geroago izango da gazte txupinazoa eta bi hitzorduon artean, herritar oro batu nahi duen kalejira egingo da.

Ospakizunei, halere, ekin diete zenbaitek. Izan ere, goizean goiz irten dira kalejiran oilasko biltzaileak. Haurrentzako gainera, puzgarriak izango dira bazkalaurreko tartean eta bazkalostean, sorkuntzara bideraturiko Kolore Festa Artzabalen.

Puzgarriak Kiroldegian
Goizean, bestalde, puzgarriak iragarri dituzte haurrentzat. Baina, adi, eguraldia tarteko, frontoian ez, Oiardo kiroldegian kokatuko dituzte.

Lehen parranda gauerako musika eskaintzan, Laket taldearekin erromeria frontoian eta Neallta Fola, Ziztada&Rlantz eta DJ Zer? segidan txosnetan.

Usurbilgo jaiak
Ekainak 28, ostirala
06:00 Oilasko-biltzaileen gosaria eta irteera, txosnetatik abiatuta.
10:00-13:00 Puzgarriak Oiardo kiroldegian.
14:00 Oilasko-biltzaileen itzulera eta bazkaria.
Ondoren, Hysteriaren kontzertua.
16:00 Diskofesta Gaztelekuan.
16:00 Kolore Festa Artzabalen.
18:00 Kolore Festako opari banaketa.
18:30 Jaixkipe txaranga frontoian.
19:00 Txupinazoa eta ikurrinaren igoera, adineko emakume zaintzaileen eskutik.
Ondoren, herri kalejira buruhandi eta erraldoiekin.
20:00 Gazte txupinazoa eta txosnen irekiera.
22:30 Erromeria: Laket.
Ondoren, kontzertuak txosnetan: Neallta Fola, Ziztada&Rlantz eta DJ Zer?

Ekainak 29, larunbata
12:30 Herri kirolak: herritarrez osatutako bi talde lehian: txinga, trontza, aizkora, korrika, giza proba, harri jasotzea.
13:30 Fanfarrikant Brass Band.
14:00 Zikiro jana, Askatasuna plazan.
17:30 Errekortariak eta sokamuturra Udarregin.
18:00 Txosnetan kontzertua: Tik Tara.
Ondoren, Laskotxaranga.
18:30 Buruhandi eta erraldoiak.
23:00 Kontzertuak frontoian: Ameba eta Dupla.
Ondoren, kontzertuak txosnetan: Ezpalak taldea eta DJ Reimy.

Ekainak 30, igandea
Egunsentian, Hamarru elektrotxaranga.
Ondoren, gaupaseroen argazkia.
11:00 Bola txapelketa.
12:30 Joaldunak.
14:00 Jubilatuen bazkaria, Atxega Jauregian.
18:00 Herriko dantzariak frontoian.
18:30 Poteo elegantea txosnetatik abiatuta.
19:00 Bertsolariak Joxe Martin Sagardia plazan: Amets Arzallus, Maider Arregi, Uxue Alberdi eta Xabat Galletebeitia. Gai-emailea: Maite Berriozabal.
20:30 Erromeria frontoian: Itzal.
Ondoren, kontzertuak txosnetan: Akaleia, Ithaka eta DJ La Fulana.

Uztailak 1, astelehena
09:45 Haur eta gazteei harrera, Joxe Martin Sagardia plazan.
10:00-13:00 Txikienentzat puzgarriak frontoian.
10:00-12:00 Gaztetxoentzako erronka. (LH5etik DBH2ra).
10:00-12:00 Ginkana. (LH1etik LH4ra).
10:30-11:30 Txutxu trena. Eguneko Zentroa eta Artzabalgo Helduak.
11:30-13:30 Txutxu trena, Bordatxo aurretik.
11:00-13:00 Toka txapelketa eta Santixabel Igel Jokoa, Artzabalen.
12:30 Buruhandi eta erraldoiak.
13:00 Mojitada herrikoia.
13:30 Umeen bazkaria Artzabalen. (Norberak ekarrita).
14:30 Gazte bazkaria txosnetan.
Ondoren, Anuk eta Elene.
15:00-18:00 Ur puzgarriak Artzabalen.
15:30-17:30 Txutxu trena, Bordatxo aurretik.
16:00 Mus txapelketa, Askatasuna plazan (Izen-ematea 15:30-16:00).
18:00 Distopia elektrotxaranga, txosnetatik abiatuta.
18:30 Txokolate jatea, Artzabalen.
20:00 Tapia eta Leturia, frontoian.
Jarraian, Bertsio Gaua txosnetan.

Uztailak 2, astelehena
09:00 Esnadeia, txistulariekin.
12:00 Sokadantza, Joxe Martin Sagardia plazan.
Jarraian, lore eta salda banaketa.
12:30 Triku taldearekin kalejira.
17:00 LI. Esku pilota txapelketako finalak.
18:00 Buruhandi eta erraldoiak.
18:30 Paella lehiaketa txosnetan. (Izen ematea 18:00etan)
19:00 Puro Relajo musika taldea Artzabalen.
23:00 Maskota erretzea eta traka, Dema plazan.
Ondoren, txosnetan: Pisoo&OPH raperoak eta Karaokea.

Jaietan zehar...
12:00-14:00/18:00-20:00 Zirriborro tailerrekoen eskulanak ikusgai Sutegiko aretoan.