Usurbilgo jaiak

Pala txapelketa egokitua Usurbilgo jaiak ate joka ditugula

Noaua Aldizkaria 2024ko eka. 27a, 20:57

Pala txapelketa egokitua izan dugu Usurbilgo jaien txupinazoaren bezperan urtero legez. Joseba Lasa eta German Elkoro izan dira aurtengo garaileak.

Pala txapelketa egokituko txapelketa egin dute gaur arratsaldean herrian jai giro lehertu bezperan. Hiru bikote aritu dira norgehiagoka eta final handian erabaki dira garaileak.  Hona emaitzak hiru kanporaketenak eta finalarenak:

1. Joseba Lasa eta German Elkoro VS Manu Quesada eta Aingeru Semperena (15-11)

2. Joseba Lasa eta German Elkoro VS Leire Trotiño eta Asier Navaridas (5-15)

3. Manu Quesada eta Aingeru Semperena VS Leire Trotiño eta Asier Navaridas (11-15)

 

Finala

Leire Trotiño eta Asier Navaridas VS Joseba Lasa eta German Elkoro (11-22)