Usurbilgo jaiak

"1371-1971 Usurbil "villa" bezala izaten hasi zenetik 600 urte" bideo emanaldia eman dute Sutegin

Noaua Aldizkaria 2024ko eka. 27a, 21:00

"1371-1971 Usurbil "villa" bezala izaten hasi zenetik 600 urte" bideo emanaldia egin dute arratsaldean bi txandatan. 1971n herriko jaietan egindako ospakizunak iruditan ikusteko aukera izan dute Sutegira hurbildutako herritarrek eta nola ospatu zuten herriaren 600. urteurrena.