Lau orduko osoko bilkura izan zuten udal ordezkariek ostegun arratsaldean, azken urteotako luzeena. Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren tramitazioak eragin zuen luzapen hori.
Gai gehiago ere hartu zituzten ahotan; palestinar herriaren aurkako genozidioa esaterako. Bi mozio aurkeztu zituzten; bat, Euskal Herriko mugimendu sozialetako ordezkariek osaturiko Palestinarekiko Erantzukizun Plataformak aurkezturikoa eta bestetik, "Ekialde hurbileko muturreko indarkeria egoerari" buruz EAJ-k eta PSE-k aurkezturikoa.
Gaurko, ekainaren 28ko LGTBIQ+ pertsonen eskubideen nazioarteko egun honi begirako mozioa ere aurkeztu zuen EHBilduk.
Aurretik, Haur Eskolaren esleipenaz eta bertako erabiltzaileei lotutako ordenantzari buruz ere jardun zuten, bestelako gai ekonomikoen artean.
Segidan dituzue bozketen emaitzak. Xehetasun gehiago, festak pasa ostean.
Osoko bilkura
- 2023ko Kontu Orokorra onartzea (2024EKKO0001).
Bozketa: alde EHBildu eta PSE. EAJ abstenitu zen.
- Hasieraz onartutako Hiri Antolamenduko Plan Orokorrari aurkeztu zaizkion alegazioak erantzutea (HZ.01/2015-0153).
- 2024ko Plantila Organikoaren aldaketaren hasierako onespena (2023FAZE0001).
Bozketa: aho batez onartua.
- 2024ko Lanpostuen Zerrendaren aldaketaren onespena (2023FAZE0001).
Bozketa: aho batez onartua.
- Haur Eskolako erabiltzaileei dagozkien eskubide eta betebeharren ordenantzaren hasierako onespenari aurkeztutako alegazioak erantzun eta ordenantza behin betiko onartzea (2024ZZZZ0002).
Bozketa: alde EHBildu eta PSE. EAJ abstenitu zen.
- Usurbilgo Udal Haur Eskola zerbitzuaren esleipena (2024LIRZ0001).
Bozketa: alde EHBildu eta PSE. EAJ abstenitu zen.
- LGTBIQ+ Harrotasunaren eguna 2024ko ekainak 28ko adierazpena (2024IMOZ0004).
Bozketa: aho batez onartua.
- Mozioa: Palestinako egoerari buruz Palestinarekiko Erantzukizun Plataformak aurkeztutako mozioa (2024IMOZ0003).
Bozketa: alde EHBildu. Kontra EAJ eta PSE.
- Mozioa: Ekialde hurbileko muturreko indarkeria egoerari buruz PSE eta EAJ udal taldeek aurkeztutako mozioa (2024IMOZ0005).
Bozketa: alde EAJ eta PSE. Abstentzioa, EHBildu.