Usurbilgo jaiak

Txoznagunea ere jaietarako prest

Noaua Aldizkaria 2024ko eka. 28a, 12:18

Dena prest Mikel Laboa plazan ere, Usurbilgo jaiei ekiteko. Prest dago txoznagunea. Gazte egitarau oparoa josi dute gazte mugimenduko kideek bost festa egunotarako.

Izan ere, egitarau oparo askoa osatu du Usurbilgo gazte mugimenduak bidean datozen Usurbilgo jaietarako. Bost egunotan hamaika ekimenetan parte hartzeko aukera eskainiko dute gaurtik hasita. Ekainaren 28 honetan irekiko dute ofizialki, Mikel Laboa plazan kokatuko den txosnagunea, udaletxeko hasiera ekitaldiaren ondotik, arratsaldeko 20:00etako gazte txupinazoarekin. 

Hortik aurrera, uztailaren 2ko gauera arte, kontzertuak, Gazte Eguna, kalejirak, txarangak,... eta hitzordu gehiago iragarri dituzte:

Usurbilgo jaiak: gazte egitaraua
Ekainak 28, ostirala
06:00 Oilasko-biltzaileen gosaria eta irteera, txosnetatik abiatuta.
14:00 Oilasko-biltzaileen itzulera eta bazkaria.
Ondoren, Hysteriaren kontzertua.
19:00 Txupinazoa eta ikurrinaren igoera, adineko emakume zaintzaileen eskutik.
Ondoren, herri kalejira Jaixkipe txarangarekin, buruhandi eta erraldoiekin.
20:00 Gazte txupinazoa eta txosnen irekiera.
22:30 Erromeria: Laket.
Ondoren, kontzertuak txosnetan: Neallta Fola, Ziztada&Rlantz eta DJ Zer?

Ekainak 29, larunbata
14:00 Zikiro jana, Askatasuna plazan.
18:00 Txosnetan kontzertua: Tik Tara.
Ondoren, Laskotxaranga.
23:00 Kontzertuak frontoian: Ameba eta Dupla.
Ondoren, kontzertuak txosnetan: Ezpalak taldea eta DJ Reimy.

Ekainak 30, igandea
Egunsentian, Hamarru elektrotxaranga.
Ondoren, gaupaseroen argazkia.
18:30 Poteo elegantea txosnetatik abiatuta.
20:30 Erromeria frontoian: Itzal.
Ondoren, kontzertuak txosnetan: Akaleia, Ithaka eta DJ La Fulana.

Uztailak 1, astelehena
13:00 Mojitada herrikoia.
14:30 Gazte bazkaria txosnetan.
Ondoren, Anuk eta Elene.
18:00 Distopia elektrotxaranga, txosnetatik abiatuta.
20:00 Tapia eta Leturia, frontoian.
Jarraian, Bertsio Gaua txosnetan.

Uztailak 2, astelehena
18:30 Paella lehiaketa txosnetan. (Izen ematea 18:00etan)
23:00 Maskota erretzea eta traka, Dema plazan.
Ondoren, txosnetan: Pisoo&OPH raperoak eta Karaokea.