Usurbilgo jaiak 2024

Kokalekuz aldatu dituzten puzgarriek harrera jendetsua izan dute, haurrentzako ekintzak abian

Noaua Aldizkaria 2024ko eka. 28a, 11:54

Euria tarteko, azkenean, Oiardo kiroldegian kokatu dituzte gaztetxoenentzako puzgarriak. Haurrei zuzenduriko jaietako lehen hitzordua izan da. 

Txupinazo ofiziala 19:00etarako iragarria dagoen arren,  haurrak festa giro betean dira dagoeneko. Izan ere, salto eta brinko ibiltzeko aukera izan dute ostiral goiz honetan, Oiardo kiroldegian. Eguraldia tarteko, puzgarriak kokatu asmo zituzten plazan. Baina kiroldegiko aterpea hobetsi dute azkenean. 

Ilarak izan dira puzgarrietan parte hartzeko gogoz ziren gaztetxoenen artean. 

Hitzordu hobekin hasi dituzte festak haurrek. Datozen bost egunotan, hainbat ekintzetan parte hartzeko aukera izango dute. Egun nagusia, uztailaren 1a izango dute, Umeen Eguna. Egunpasa borobila antolatu diete urtero moduan prestaketa lanez arduratzen diren gurasoek. 

Prezio bereziak

Beste arreta gune nagusia, anbulatorio ondoko aparkalekua izango da. Bertan, astelehenean nahiz festak agurtu osteko asteazkenean, prezio bereziak aplikatuko zaizkie gaztetxoei urtero moduan. 

Haurrentzako hitzorduak
Ekainak 28, ostirala
16:00 Kolore Festa Artzabalen.
18:00 Kolore Festako opari banaketa.

Ekainak 29, larunbata
18:30 Buruhandi eta erraldoiak.

Uztailak 1, astelehena
09:45 Haur eta gazteei harrera, Joxe Martin Sagardia plazan.
10:00-13:00 Txikienentzat puzgarriak frontoian.
10:00-12:00 Gaztetxoentzako erronka. (LH5etik DBH2ra).
10:00-12:00 Ginkana. (LH1etik LH4ra).
10:30-11:30 Txutxu trena. Eguneko Zentroa eta Artzabalgo Helduak.
11:30-13:30 Txutxu trena, Bordatxo aurretik.
12:30 Buruhandi eta erraldoiak.
13:30 Umeen bazkaria Artzabalen. (Norberak ekarrita).
15:00-18:00 Ur puzgarriak Artzabalen.
15:30-17:30 Txutxu trena, Bordatxo aurretik.
18:30 Txokolate jatea, Artzabalen.

Uztailak 2, astelehena
18:00 Buruhandi eta erraldoiak.

Uztailak 1 eta 3, astelehena eta asteazkena
Prezio bereziak feriagunean.