Ohitura onak ez omen dira galdu behar eta batzuk, gainera, urtez urte sendotzen doaz. Ez da gaurkoa Usurbilgo ereserki ezaguna. Baina badira urte batzuk festen hasieran txertatzen hasi zirenetik eta ordutik, urtez urte indarra finkatzen joan da ohitura gisa.
Aurtengoa ez da salbuespena izan; ostiraleko festen txupinazo ekitaldian entzungai izan genuen. Jaixkipe txarangak musikatu zuen, Orbeldi dantza taldekoek ere asmatua dioten koreografia plazaratu zuten eta udaletxe aurrera joandakoek ereserkia badakitela nagusitasunez erakutsi zuten. Herri abesti honi plaza eta une ezin sinbolikoagoa eskaini diote beste urte batez.
Usurbilgo ereserkia
Usurbil´ko kale nagusian
Txamunto´ko zapaterian
daukagu guk txoko bat maitea
euskal billera garbia.
Han egiten dira modu onian
konpondu gauza guztiak
tontuan ere arkitzen dira
pozez beterik gure artean.
Usurbiltarrak daukate
sagardua alkate (bis)
Irrintziz pozturik, bildurrak azturik
ibiltzen dira goiz arte (bis)
Sagardotxo maitea
erari pare gabea
argitu zazu mundua
arinduaz burua (bis).