Usurbilgo jaiak

Kolore Festan marrazki bikainak eginda hasi dituzte festak txikiek

Noaua Aldizkaria 2024ko eka. 29a, 08:05

Kolore Festan margoekin zer-nolako abilezia duten erakutsi dute hainbat ume eta gaztetxok txupinazoaren atarian. Parte hartzaileen zati handi batek opari bikainak ere lortu ditu parte hartzeagatik. Modu ezin hobean hasi dituzte jaiak.