Usurbilgo jaiak 2024

Ikuskizun paregabea eskaini dute eguerdian frontoian

Noaua Aldizkaria 2024ko eka. 29a, 15:28

Indarrak oso parekatuta egon dira eta horrek harmailetako animoak piztu ditu. Harria jasotzen, giza-proban, korrika, trontzan, txingekin, egurra mozten... Herri kiroletan lehiatu diren herritarrek Ikuskizun ederra eman dute. Talde gorria nagusitu da baina emaitza izan da gutxienekoa. 

Gaurko lehiaketarako, bi talde osatu dira. Urdina bata, gorria bestea.

 

Harriarekin:

Udane Ostolaza (talde urdina).

Elena Ostolaza (talde gorria). 

 

Giza-proban:

Gabi Sarasola, Imanol Zaldua (urdina).

Iñaki Portularrume, Iurgi Mendiluze (gorria).

 

Aizkorarekin:

Aritz Esnal (urdina). 

Jon Esnal (gorria).

 

Txingak: 

Iabi Orena (urdina).

Josu Oiartzabal (gorria).

 

Trontzan:

Beñat Bereziartua, Julen Uli (urdina).

Aritz Holgado eta Irati Holgado (gorria).

 

Korrika:

Borja Pulido, Ekiñe Zalakain (urdina).

Aloña Pulido, Iñaki Añorga (gorria).

Erlazionatuak

Herri kirolak, iruditan

Noaua Aldizkaria eka 29 Usurbil