Atertu gabe ari du goizean goizetik eta horrek aldaketak eragin ditu ekitaldien antolaketan. Fanfarrikant Brass Bandekoek adibidez, frontoian egin behar izan dute eguneko lehen saioa. Herri kirolak amaitu eta berehala ekin diote lanari. Hertzainak taldearen 'Aitormena' izan da eskaini duten lehen abestia.