Usurbilgo jaiak

Gautxoriek argitu dute jaien hirugarren eguna

Noaua Aldizkaria 2024ko eka. 30a, 09:39

Gaueko parranda zaletuek goizera arte eutsi diote festa giroari; albiste honi atxikitako talde argazkia atera arte hain zuzen.

Gaueko parrandak ez du etenik izan igande goiz honetan. Txoznagunea itxi eta Hamarru elektrotxarangako kideen eskutik gaupaseroen ohiko bira egin dute herrian barrena, goizeko lehen orduan. Helmuga, ohi bezala, Bordatxo pareko biribilgunea izan dute. Bertan atera dute, gautxorien talde argazkia.

Haien eskutik argitu da erdibidera heldu diren festen hirugarren eguna. Gaur ere denetarik datozen orduotan; dantzariak, bertsolariak, bola txapelketa, joaldunak... eta bai, igandea izan arren, hirugarren kontzertu gaua gaur txosnetan, frontoiko erromeriaren ostean.

Usurbilgo jaiak
Ekainak 30, igandea
11:00 Bola txapelketa.
12:30 Joaldunak.
14:00 Jubilatuen bazkaria, Atxega Jauregian.
18:00 Herriko dantzariak frontoian.
18:30 Poteo elegantea txosnetatik abiatuta.
19:00 Bertsolariak Joxe Martin Sagardia plazan: Amets Arzallus, Maider Arregi, Uxue Alberdi eta Xabat Galletebeitia. Gai-emailea: Maite Berriozabal.
20:30 Erromeria frontoian: Itzal.
Ondoren, kontzertuak txosnetan: Akaleia, Ithaka eta DJ La Fulana.

Uztailak 1, astelehena
09:45 Haur eta gazteei harrera, Joxe Martin Sagardia plazan.
10:00-13:00 Txikienentzat puzgarriak frontoian.
10:00-12:00 Gaztetxoentzako erronka. (LH5etik DBH2ra).
10:00-12:00 Ginkana. (LH1etik LH4ra).
10:30-11:30 Txutxu trena. Eguneko Zentroa eta Artzabalgo Helduak.
11:30-13:30 Txutxu trena, Bordatxo aurretik.
11:00-13:00 Toka txapelketa eta Santixabel Igel Jokoa, Artzabalen.
12:30 Buruhandi eta erraldoiak.
13:00 Mojitada herrikoia.
13:30 Umeen bazkaria Artzabalen. (Norberak ekarrita).
14:30 Gazte bazkaria txosnetan.
Ondoren, Anuk eta Elene.
15:00-18:00 Ur puzgarriak Artzabalen.
15:30-17:30 Txutxu trena, Bordatxo aurretik.
16:00 Mus txapelketa, Askatasuna plazan (Izen-ematea 15:30-16:00).
18:00 Distopia elektrotxaranga, txosnetatik abiatuta.
18:30 Txokolate jatea, Artzabalen.
20:00 Tapia eta Leturia, frontoian.
Jarraian, Bertsio Gaua txosnetan.

Uztailak 2, astelehena
09:00 Esnadeia, txistulariekin.
12:00 Sokadantza, Joxe Martin Sagardia plazan.
Jarraian, lore eta salda banaketa.
12:30 Triku taldearekin kalejira.
17:00 LI. Esku pilota txapelketako finalak.
18:00 Buruhandi eta erraldoiak.
18:30 Paella lehiaketa txosnetan. (Izen ematea 18:00etan)
19:00 Puro Relajo musika taldea Artzabalen.
23:00 Maskota erretzea eta traka, Dema plazan.
Ondoren, txosnetan: Pisoo&OPH raperoak eta Karaokea.

Jaietan zehar...
12:00-14:00/18:00-20:00 Zirriborro tailerrekoen eskulanak ikusgai Sutegiko aretoan.