Usurbilgo jaiak 2024

Joaldunek Egurtzegi eta zaintza abiapuntu

Noaua Aldizkaria 2024ko eka. 30a, 13:12

Prestaketa lanak eta lehen bira Egurtzegin barrena egin dute igande goizean Usurbilgo joaldunek, jai zaintzaileagoen alde aurten herri hau egiten ari den apustuaren baitan.

Jai zaintzaileen alde eginiko apustuaren baitan, igande goiz honetan egin duten beste hitzordu baten berri segidan. Usurbilgo joaldunei buruz ari gara, ondoko irudiotan ikus dezakezuen moduan. Egitarauan izatez, 12:30etan herrian barrena kalejiran ikusiko genituela iragarria zegoen, baina oraingoan, hasiera aurreratu eta bestelako abiapuntua izan dute; Egurtzegi, Kalezarko zaintzadun etxebizitzen auzune berria.

Egurtzegiren atarian egin dute lehen bira. Baina ez hori bakarrik. Goizeko hamaiketan bildu dira plaza horretan, guztia prestatzeko. Hala, bestetan ikusterik ez dugun beste alde ezezagun hori, prestaketa lan handiena nolakoa den hurbiletik ezagutzeko aukera izan dute Egurtzegiko bizilagunek, joaldunen erakustaldiaz gozatzeko aukera izatearekin batera.

Inoiz baino gehiago, zaintzaz blaituak datozen festa hauen beste adibide bat izan dugu igande goiz honetako hitzordua. Egurtzegitik abiatuta, gero, eguerdian, egitarauan iragarri moduan kaxkora jaitsi dira kalejiran.