Usurbilgo jaiak 2024

Herri sorkuntza ikusgai

Noaua Aldizkaria 2024ko ekainaren 30a

Zirriborro tailerrekoek ikasturtean zehar ondutakoa ikusgai duzue festa hauetan Sutegin. 

Marrazkiak, margolanak, askotariko eskulanak... Kolore eta forma askotariko sorkuntza lanen bilduma ikusgai duzue jaiotan Sutegiko erakustaretoan; herri sorkuntza, finean.

Izan ere, Susana Martinen gidaritzapean Zirriborro tailerreko ikasleen lanak ikusgai jarri dituzte Sutegiko erakusketa gelan jaietako egun guztietan. 12:00-14:00 egongo da irekita goizez eta 18:00-20:00 arratsaldez. 

Ikasturtean zehar egindako lanak jarri dituzte ikasleek ikusgai; eskulanak eta pinturarekin egindako denetariko marrazki, lan eta koadroak. Aurtengoan artista txiki asko izan dituzte tailerrean, eta beraz, marrazkiek izango dute protagonismo gehiago koadroek baino.