Jaien hasiera ekitaldia salbu, gutxitan hartzen du udaletxe aurreko plazak hitzordurik. Horregatik, ezohikoak dira igande arratsalde honetan jaso ahal izan ditugun irudiak. Ohiko bilakatzen ari dira halere. Izan ere, azken urteotako Usurbilgo jaietan bertsolaritzaren plaza ere izan baitugu herriko etxe ataria.
Azken egunotako euriaren ondotik, ateri eutsi dio, eta giro ederrean joan da saioa. Joxe Martin Sagardia plazan batu dira Amets Arzallus, Maider Arregi, Uxue Alberdi eta Xabat Galletebeitia bertsolariak. Maite Berriozabal jardun da gai-emaile lanetan.