Usurbilgo jaiak

Orbeldiren belaunaldi gazteenak erakustaldi bikaina eskaini du

Noaua Aldizkaria 2024ko eka. 30a, 20:42

Orbeldiren belaunaldi gaztenak uda garai honetako festen denboraldiko emanaldietako bat gaur frontoian eskaini du.

Dantza giroan heldu zaigu erdibidera heldu diren jaietako igande arratsaldea, Orbeldikoen eskutik. Belaunaldi gazteenak hartu du frontoia, uda garaiko emanaldietako bat eskaintzeko. Izan ere, ekainaren 7an agurtu zuten 2023-24 ikasturtea, baina berehala ekin diote uda garai honi. Hilabeteotan Usurbilgo herri eta auzoetan bira egiten du Orbeldik kide gazteenekin, tokian tokiko plazetan erakustaldiak eskaintzeko. Lehen saioa, ekainaren 21ean eskaini zuten Kalezarko jaietan. Bigarrena izan da gaurkoa, Usurbilgo jaien baitan.

Erakustaldi bikaina eskaini dute Orbeldiko gazteek, taldeka nahiz hasierako ongi etorrian edota amaierako agurrean denak batera. Dantzarako zaletasunaren eta trebetasunaren kateak ez du etenik, bistan denez.