Usurbilgo jaiak

Belaunaldi gazteenen eguna gaur

Noaua Aldizkaria 2024ko uzt. 1a, 09:05

Haur eta gazteena izango da jaietako laugarren egun hau.

Asteburua igarota, asteleheneko ajerik izateko tarterik ez. Festa giroan segiko dugu Usurbilen aste hasieta honetan. Gaur, uztailaren lehena, herriko belaunaldi gazteenen eguna; haur nahiz gazteena hain zuzen. Aipatzekoen artean, gaurko egunez feriagunean prezio bereziak aplikatuko zaizkie haurrei. Goizean zehar, adin tarte ezberdinetako gaztetxoei zuzenduta gurasoek prestaturiko jolasak eta buruhandi nahiz erraldoien kalejira. Arratsaldean segiko du jaiak, txokolate janarekin edota goizean bezala arratsaldean ere eskainiko den txutxu tren zerbitzuarekin.

Zerbitzu horretako goizeko lehenengo ordua eguneko zentroko nahiz eguneko arreta zerbitzuko erabiltzaileentzat erreserbatua egongo da, jai zaintzaileagoen alde aurtengoan egindako apustuarekin bat eginez, nahiz azken urteotan egin den ekimena den honako hau.

Jubilatuen eskutik bi hitzordu baita, goiz partean toka eta igel jokoa Artzabalen eta bazkalostean mus txapelketa Askatasuna plazan.

Aipatu moduan, haurrenarekin batera, Gazte Eguna gaur, mojitada, bazkari eta Anuk eta Elenek girotuko duten bazkaloste musikatuarekin. Distopia elektrotxarangarekin kalejira gero.

Bertsio Gaua
Eguna erromeria giroan agurtuko dugu Tapia eta Leturiaren eskutik. Gauean, herrikideak oholtza gainera eramaten dituen musika maratoi arrakastatsua; Bertsio Gaua. Herriak duen musika sorkuntza oparoaren islada argia izaten den hitzordu honetan parte hartuko duten taldeen zerrenda argitaratu du Xauxar Txozna Batzordeak sare sozialen bidez: Xuxena, Ekartzank Xira, Kolakau, Zakil Rekords, Disney, Land Dover, Gitayas, Zeonak, Kakitzat, Postariyak, Errezetak, Skagehiagotan, The Furuns, Ostiko-K, Herriko Pailazoak, Errezetak, Los Zopilovers Txirriaus, Skapau.

Usurbilgo jaiak
Uztailak 1, astelehena
09:45 Haur eta gazteei harrera, Joxe Martin Sagardia plazan.
10:00-13:00 Txikienentzat puzgarriak frontoian.
10:00-12:00 Gaztetxoentzako erronka. (LH5etik DBH2ra).
10:00-12:00 Ginkana. (LH1etik LH4ra).
10:30-11:30 Txutxu trena. Eguneko Zentroa eta Artzabalgo Helduak.
11:30-13:30 Txutxu trena, Bordatxo aurretik.
11:00-13:00 Toka txapelketa eta Santixabel Igel Jokoa, Artzabalen.
12:30 Buruhandi eta erraldoiak.
13:00 Mojitada herrikoia.
13:30 Umeen bazkaria Artzabalen. (Norberak ekarrita).
14:30 Gazte bazkaria txosnetan.
Ondoren, Anuk eta Elene.
15:00-18:00 Ur puzgarriak Artzabalen.
15:30-17:30 Txutxu trena, Bordatxo aurretik.
16:00 Mus txapelketa, Askatasuna plazan (Izen-ematea 15:30-16:00).
18:00 Distopia elektrotxaranga, txosnetatik abiatuta.
18:30 Txokolate jatea, Artzabalen.
20:00 Tapia eta Leturia, frontoian.
Jarraian, Bertsio Gaua txosnetan.

Uztailak 2, astelehena
09:00 Esnadeia, txistulariekin.
12:00 Sokadantza, Joxe Martin Sagardia plazan.
Jarraian, lore eta salda banaketa.
12:30 Triku taldearekin kalejira.
17:00 LI. Esku pilota txapelketako finalak.
18:00 Buruhandi eta erraldoiak.
18:30 Paella lehiaketa txosnetan. (Izen ematea 18:00etan)
19:00 Puro Relajo musika taldea Artzabalen.
23:00 Maskota erretzea eta traka, Dema plazan.
Ondoren, txosnetan: Pisoo&OPH raperoak eta Karaokea.

Jaietan zehar...
12:00-14:00/18:00-20:00 Zirriborro tailerrekoen eskulanak ikusgai Sutegiko aretoan.