Festarako jolas eta hitzordu ugari izango dituzte egun osoan. Une honetan, erronkan eta ginkanan ari dira LH1etik DBH2 bitarteko gaztetxoak. Txikiagoek, puzgarriak dituzte aukeran, frontoian.
Abiatu da Haurren Eguna. Joxe Martin Sagardia plazan elkartu dira goizeko 10:00etan eta, ohi bezala, dantzan eta kantuan hasi dute eguna. Dantza antolatzeko lanak izan dituzte, ume pila batu delako udaletxeko plazan. "Martxa honetan, plaza handiago bat eskatu beharko diogu udaletxeari", esan du antolatzaileetako batek.
Festarako jolas eta hitzordu ugari izango dituzte egun osoan. Une honetan, erronkan eta ginkanan ari dira LH1etik DBH2 bitarteko gaztetxoak. Txikiagoek, puzgarriak dituzte aukeran, frontoian.
uzt 01 Usurbil